Dokumentuaren akzioak
Malandain Ballet Biarritz: Noe (entsegu irekia)
Victoria Eugenia Antzokiarekin duen elkarlana delta-eta, Malandain Ballet Biarritz Konpainiak Thierry Malandain-en lanaren inguruan entsegu irekia proposatzen du. Koreografiak Gioacchino Rossini - Messa di Gloriaren musika du. Malandain Ballet Biarritzen unibertsoa ezagutzeko aukera izango dugu. Thierry Malandainen Noé kreazioaren zenbait zatien aurkezpenaren ondoren, ikusleek koreografo eta dantzariekin solasaldia egiteko aukera izango dute. Entsegurako sarrera doan izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Plaza-kopurua mugatua da, eta beraz, onarpena izen emate ordenaren arabera izango da.
Noe
Uholde Handiaren mitoaren bitartez, zenbait tradiziotan ageri baita, Noe pertsonaia baikorra hausturaren antzeko zerbaiten ordezkari da gizateriaren historian. Iraganaren laburpen gisa, etorkizunaren prestakuntza gisa, aurrekoa baino hobea izango den mundu berri baten sorrera sinbolizatzen du. Bigarren Kreazio bat, lehena ezabatzen duena, lehena gaitzak eta gizakien ahuleziak desbideratu ondoren. Ondorioz, Adan berri bat, ez lurretik sortua, uretatik baizik, Hasiera liburuan lehenik hilkor gisa agertzen dena, biziaren sinbolo izan aurretik: Izan ere, sorgune eta sehaska duen Arkatik irten ea gero, Noek eta senideek mundua jendeztatuko dute berriro.
- Koreografia: Thierry Malandain
- Musika: Gioacchino Rossini - Messa di Gloria
- Dekorazioa eta jantziak: Jorge Gallardo
- Argiztapena: Francis Mannaert
- Jantzien ekoizlea: Véronique Murat
- Dekorazio ekoizlea: Frédéric Vadé
- Iraupena: 70 minutos
- Dantza maisuak: Richard Coudray, Françoise Dubuc
- Dantzariak: Ione Miren Aguirre, Raphaël Canet, Mickaël Conte, Ellyce Daniele, Frederik Deberdt, Romain Di Fazio, Baptiste Fisson, Clara Forgues, Michaël Garcia, Irma Hoffren, Miyuki Kanei, Mathilde Labé, Hugo Layer, Guillaume Lillo, Claire Lonchampt, Nuria López Cortés, Arnaud Mahouy, Ismael Turel Yagüe, Patricia Velazquez, Laurine Viel, Daniel Vizcayo, Lucia You González.
Noé Théâtre National de Chaillot, Opéra de Saint-Etienne, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia - Ballet T, DSS2016EU eta CCN Malandain Ballet Biarritzen arteko ekoizpena da.
Dokumentuaren akzioak