Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak
- https://dantzan.eus/agenda/2022-11-26_aurkezpena-euskal-herriko-plazetarako-dantza-berriak
- Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak
- 2022-11-26T10:00:00+01:00
- 2022-11-26T23:59:59+01:00
- Azaroak 26, larunbata, 10:00-13:30, Elgeta Hausnarketa-solasaldi batekin abiatu nahi du saioa Patxi Monterok. Dantzaldietako errepertorioa globalizatu eta estandarizatzen joan dela sumatzen du. Testuinguru horretan aniztasun edo berritasun bila erabili ohi diren estrategiak, eta haien gaineko hausnarketa partekatu nahi du. Gogoeta horretatik abiatuta, Euskal Herriko plazetarako dantzak zentzuz sortzea eta eta sorkuntza sustatzea proposatzen du. Erakustaldi praktikoa egingo du bigarren partean: egitasmo honetarako landutako 25 dantza-proposamenak aurkeztuko dira; horien nondik-norakoak azaldu eta dantzan probatzeko asmoa du Monterok. Azaroak 27, igandea, 19:00etan, Elgeta Bigarren egunean jendaurreko aurkezpen-dantzaldia egingo da Elgetako Espaloia kafe-antzokian. Aurkezpen labur baten ondoren, dantzaldi bezala proposatuko da, egitasmoan bildutako hainbat dantza-proposamen zuzenean dantzatuta. Zuzeneko musikaz izango da: alde batetik Alboka taldea, talde honek sortu edo grabatutako hainbat doinu erabili baitira egitasmorako, eta bestetik, Iker Allur soinujolea ere bertan izango da, Monterok proiekturako propio moldatutako doinuak jotzen. Informazio gehiago: Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak
2022/11/26 10:00
Elgeta, Espaloia
- Azaroak 26, larunbata, 10:00-13:30, Elgeta
Erakustaldi praktikoa egingo du bigarren partean: egitasmo honetarako landutako 25 dantza-proposamenak aurkeztuko dira; horien nondik-norakoak azaldu eta dantzan probatzeko asmoa du Monterok.
- Azaroak 27, igandea, 19:00etan, Elgeta
Bigarren egunean jendaurreko aurkezpen-dantzaldia egingo da Elgetako Espaloia kafe-antzokian. Aurkezpen labur baten ondoren, dantzaldi bezala proposatuko da, egitasmoan bildutako hainbat dantza-proposamen zuzenean dantzatuta. Zuzeneko musikaz izango da: alde batetik Alboka taldea, talde honek sortu edo grabatutako hainbat doinu erabili baitira egitasmorako, eta bestetik, Iker Allur soinujolea ere bertan izango da, Monterok proiekturako propio moldatutako doinuak jotzen.
Informazio gehiago: Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak