Dokumentuaren akzioak
Pastorala: Maddiren trajeria
Maddiren Trajeria pastorala eskainiko da urriaren 15ean eta 16an Zugarramurdin eta 22an eta 23an Saran.
"Gan den udazkenean proiektu eder bat ailegatu zitzaigun Xaretarat, Pastoral bat emateko erronka pullita bezain haundia, Pantxika Urruti gure errejentaren gidaritzapean. Jean Mixel Bedaxagar, Benito Lertxundi eta “Haizea” taldearen bidez ezagutzen ginuen “Maddi, oreina bilakatu zen neska”ren ixtorioa, “Ura ixuririk” kantu ezagunarekin, eta Gerardo Mungia “Pintxe”k bilakatu pastoralari ezin ezetzarik eman.Geroztik, hemen gaituzue Xaretako lau herrietako bizizaleak lan eta lan, mustrakak gure haitada bilakaturik, makilaren erritmoan firindaka, kantuan eta dantzan trebatzen gure hoberena bihotzez zuei eskeintzeko".
Informazio gehiago: Maddiren trajeria
Dokumentuaren akzioak