Dokumentuaren akzioak
Osa + Mujika: Loser
OSA+MUJIKA konpainia Jaiotz Osa eta Xabier Mujikaren topaketa artistikoaren ondorioz sortzen da, sormenezko bi mundu baturik, dantza eta eszenografia/jantziak. Loser pieza, hausnarketa bat da milenialen inguruan, beren harreman sozialak, sareekiko duten mendekotasuna eta gizarteak berauengan duten itxaropenen gainean: «Berezia nintzela esaten zidaten, behin eta berriz. Bizitzan nahi nuena lortuko nuela ere esaten zidaten, besterik gabe nahi izate hutsarekin. Errealitateak berehala esnatu ninduen; ez naiz berezia eta ez dut desiratutakoa lortuko nahi izateagatik bakarrik. Bizitza perfektua eta arazorik gabekoa erakutsi beharra eta erreala ez den mundu baten onarpen beharra, mugagabea den hutsunea estaltzeko bidearen bila. Hori da Millenialek sentitzen duguna; kritikatua den generazio honek egia sakona izkutatzen du: zoriontasun eza».
Dokumentuaren akzioak