Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Olaiz Agirrebeña Ezpata-dantza, Kaxarranka eta bizarracerretia Lekeitioko 1740ko San Pedroetan

Dokumentuaren akzioak

Ezpata-dantza, Kaxarranka eta bizarracerretia Lekeitioko 1740ko San Pedroetan

2015/02/05 11:15
Ezpata-dantza, Kaxarranka eta bizarracerretia Lekeitioko 1740ko San Pedroetan

Irudia: J. C. Iribarren, Vascos y trajes

Sarean eskura dagoen 1740ko agiri bati tiraka, Lekeitioko San Pedro jaietako kaxarrankaren aurrekarieri begiratuko diegu artikulu honetan. Ezpata-dantzak, prozesioak, trokeo-dantzak, kofradiako maiordomoen kutxen esku aldaketak eta bizarracerretia izeneko dantza berezi baten berri ematen digu testuak besteak beste.

Lekeitoko 1740ko hainbat konturen berri ematen dituen agiri bat, historialariek eta folklore ikertzailek maiz aipatutakoa, sarean dago (hemen Oier Gorosabelen blogean horren berri) eta harri hori tiraka 1740ko Lekeitoko festa eta dantzei begirada eskaini nahi diogu. Gorosabelek bere blogean 1740ko “Descripción sumaria de la Villa de Lequeitio (1740)” artikuluaren berri ematen du, Angel Rodriguez Herrero historialariak hitzaurre eta oharrekin osatutako 

Descripción sumaria della villa de lequeitio portada eskuizkribuaren transkribapena da artikuluak jasotzen duena, baina posible da 1740ko eskuizkribu originala ere sarean topatzea. Itxura danez, eskuizkribu hau Juan Eustaquio Delmas historialarixan esku egon zan; gero Rodriguez Herrerok Juan Ramon Urkijon bibliotekan topau zeban.

Eskuizkribua Delmasen eskuetan zegoenekoa da, hain zuzen ere, liburuklik orrialdeak jasotzen duena, eta horren lekuko dugu azpiko liburu azala. Horrela ikusita egilea Juan Eustaquio Delmas dela badirudi ere, honek enkuadernatu eta sarrera besterik ez zituen egin, eta 1740ko deskribapenaren idazlea anonimoa da.

1740ko eskuizkribua 1737 eta 1740 bitartean idatzitako artikulu soltez osatuta dago eta asko dira 94 orrialdetan, kapituluka jorratzen dituen gaiak, guztira 31. Besteak beste Molinos y manutención de pueblo, Lebas de marinería, colegio de la compañia edo elección de mayordomos y fiestas de San Pedro bezalakoak dira aurkezten dituenak. Gai konkretuen deskribapenak dira, azken batean, idazle anonimoak egiten dituenak.

Aurrean aipatutako kapituluen artean "Elección de mayordomos y fiestas de San Pedro" izenekoan aurkitzen da gaurkoan eskuartean dugun gaira garamatzan testua. Hona hemen kapituluaren irudi eta transkribapena:

Descripción sumaria della villa de lequeitio 1

Es mucho el gasto que hacen los mayordomos el dia de San Pedro y los siguientes, pero bien empleado: en obsequio de tan gran patron, forman danza de espadas con tamborines y caja y empieza la fiesta, desde la vispera del Santo hasta el dos de Julio todos los dias hacia el anochecer se hacia hasta ahora muy pocos años la celebre, danza crineterada llamada Bizarracerretia; tenia diferentes mudanzas de volatines pelea puestos unos sobre otros encima de brazos y hombros y se remataba andando todos sobre un pie, y del otro iba agarrado el que subseguia; el que guiaba traia en boca un tironcillo ardiendo y con esto en la postura sobre dicha iba quemando á cada uno las barbas, y para esto la porfia y resistencia andando todos sobre un pie y agarrados del otro, era para la gente que miraba de grande risa complacencia; el dia del Santo se saca en su altar; á las nueve misa solemne y procesion dentro de la iglesia con reliquia de San Andres, hacen el besamano los mayordomos, ante todo el regimiento de la cofradia: á misa mayor hay sermon y acaba la danza guapa en la plaza; a la tarde todo es fiesta alegre; al otro dia se dice la misa por los difuntos mareantes, y despues pasa la cofradia con la danza de las espadas y tamborines á la casilla de la Atalaya donde elijen los mayordomos nuevos: a la tarde, de tiempo inmemorial, hasta el año mil seiscientos noventa, salian de casa del mayordomo viejo mas anciano, donde estaba la arca celebrada y llamada de San Pedro , la dicha danza de espadas, el arca en hombros de muchachos, y encima el bulto de san Pedro, que se trae ahora en procesión, despues iban tres marineros con mascaras, capas plubiales de terciopelo colorado la una, y las otras dos de buena tela doble, sus coronas á modo de mitra en las cabezas, el del medio llevaba una llave grande de plata sobredorada y los de los lados sus cetros grandes dorados detras iba el regimiento de la cofradia con bandera y gran acompañamiento andaban por todas las calles y Naza donde se dice se hacia la ceremonia de querer echas a San Pedro al mar preguntando si les daria mucha pesca y les respondia. Que si: de esta suerte iban á la casa del mayordomo nuevo mas anciano donde entregaban el arca en nombre de posesión del empleo y refrescaban y merendaban a toda satisfacción; luego venian a la casa consistorial como ahora y se hacia y se hace, buena corrida de bueyes y torillos y despues ofrecen danzas a las republicas circunvecinas y del dezmatorio; todas las tardes y noches habia mojigangas y enmascarados y la gala era echar agua a la gente y en particular a las mozas, lo que las justicia aun con castigo no pudo atajar; hasta ahora muy pocos años y se seguia mucho escandalo y graves disensiones: En dos de Julio dia de Ntra Sra despues de la procesión del Rosario hacian y hacen otra corrida igual los mayordomos nuevos, y toda la fiesta adherente. (...)

Bizarracerretia delakoaz gain, prozesioak laguntzen zituzten ezpata-dantzak eta mojigangak ere egiten ziren beraz XVIII. mendean Lekeitioko herrian, ekainaren amaieran San Pedroko jaien testuinguruan eta arrantzaleen kofradiako orezkariaren aldaketa kontuan izanda ematen ziren dantzaldi eta prozesio hauetan.

Emilio Xabier Dueñas eta Iñaki IrigoienekLa fiesta, recuerdos y vivencias: entorno festivo en la historia de la villa marinera de Lekeitio artikuluan lantzen dituzte aipatutakoak. Lan honetan egileek Lekeitioko arrantzaletasunaren eta herri ospakizun bihurtu den festaren arteko harremanak eta hauen garapenak azaltzen dituzte, urteko jai egun ezberdinen inguruko datu historikoak bildu eta aztertuz. 

Ezpata-dantzak

Gatozen, beraz, eskuizkribura. Lehenengo lerroetatik hasita testuaren amaierara arte San Pedro zaindariaren omenez egiten ziren dantza eta prozesioek hartzen dute garrantzia. Aurrerago azalduko den Bizarracerritia delakoaz gain ezpata-dantzak dira gehien aipatzen direnak. Ezpata-dantza eta prozesioen arteko lotura gaur egun ere nabaria bada ere, Emilio Xabier Dueñas eta Iñaki Irigoienek 1656ko San Pedroren prozesioan jada lotura hau ikusten dute. Honela azaltzen dute aipamen historiko eta historiografikoak tartekatuz .

(...) se hayan de celebrar fiestas y regocijos en alabanza de señor San Pedro su patron”. Esta comitiva iba “ como en procesión”, después del rosario, “ entre las seis y las siete horas de la tarde”, desde la iglesia, por las calles de la villa, “ hasta una cruz de madera que está en Auria, junto a un nogal”.(...)En Auria se danzaba, según acta notarial del año 1656, la cual dice, que “ vista la danza que según costumbre se compuso de hombres, se volvieron de la misma manera hasta la nasa y muellen del puerto” . No solamente eran hombres o Gizon dantzak las danzas, que suponemos se tratarían de las hoy llamamos Aurreskus, sino también se sacaban danzas de mujeres, que aún se conservan

Aurrerago honela jarraitzen du

(...) nombrando a los danzantes y a las personas que habían de representar a los apóstoles. Éstos eran cofrades mareantes y representaban a San Pedro, San Juan y San Andrés. Desde dicha víspera y hasta el dos de julio participaban en procesiones, acompañamientos y visitas a autoridades y vecinos, danzando entre calles y en la iglesia o sacristía. (...) Un testigo manifiesta “ andaban danzando unos marineros con sus espadas desnudas en las manos y cascabeles en piernas (...).

Ezpata biluziak eskuan zituztela aritzen ziren dantzari marinelak, aurrekoek jasotako testigantzen arabera, hogei baino gehiago omen ziren. Nabari denez, eta aurrean ere aipatu bezala, dantzek garrantzia zuten prozesioaren testuinguruan.

Kofradi buru berria eta kaxarranka

Kaxarranka deba-r

1740ko deskribapenak azaltzen duen jai egun hauetako momenturik erritualenak gaur egun ere bizirik dirau. Arrantzale kofradiako burua urtero aukeratzen zuten arrantzaleek, eta honena izango zen kofradia kudeatu eta diru kontuak antolatzeko ardura. Urtea amaituta bere kargua ondorengoari utzi eta kofradiako ondasun eta paperak honen etxera eraman beharra zegoen. Guzti hau, transkripzioan ikus daitekeen bezala, prozesioan burutzen zen eta dantzek, hemen ere bazuten bere tokia. Horra, egun kaxarranka izenarekin ezagutzen den erritualaren aurrekariak, zeinetan dantzariak kaxa honen gainean erakusten dituen bere abileziak.

Dueñas eta Irigoienek 1740a aurretik ere batzen dituzten honen berriak. 1608an esaterako, prozesio handia egiten zen. Arrantzale kofradiakoek, dantzariak, kofrade buru zaharra eta berriak, justizia eta erregimentuko ofizialek eta herriko nagusiek osatzen zuten komitiba nagusia. Haiekin mozorrotutako jendea, kaxa sorbalda gainean zeramaten zortzi gazte eta hiru figurante ere bazihoazen. Azken hiru hauek, San Pedro, San Juan eta San Andres irudikatzen zituzten eta lehena kaxa gainean igota joaten zen.

Azken datu honek egun egiten den kaxarrankaren irudia ekartzen du burura, baina dena den, ez da zuzenean datorren ohitura. 1682tik aurrera hiru figurante horiek prozesioan duten presentzia galdu egiten baita, ordundik aurrera prozesio erlijiosoa eta zibila banatuta egiten direlarik. Alde batetik San Pedroren irudia eramaten dute, hau itsasora botatzeko keinua eginaz eta prozesio erlijiosoa gauzatuaz, eta bestetik kofradiako kaxa kofradi-buru zaharraren etxetik berriarenera eramateko errituala.

1822ra arte gutxi dira kaxaren inguruan dauden berriak. Urte horretatik aurrera kaxa eramate horrek gaur egun ezagutzen den forma hartzen du, garaiko dokumentuetan lehen aldiz kaxa gainean dantzan zetorren gaztea aipatzen baita.

Trokeo eta ezapata-dantzak elizan

Erlijio eta dantzaren arteko lotura kalez kaleko prozesioetan ez ezik eliza barruan ere ematen zen. Irigoien eta Dueñasek trokeo eta ezpata-dantzek hauetan zuten presentzia plazaratzen digute 1686ko debeku baten bitartez, zeinetan mezak irauten zuen bitartean dantza egitea galarazten zen. Dirudienez, hauek defendatzen saiatu baziren ere zenbait urteren buruan eliz barruko dantzak desagertu ziren. Trokeo dantzak Abuztuaren 15 eta 16an, San Roke egunean, ere egiten omen ziren Lekeition XVII. mende erdialdean eta dokumentu historikoetan 9 edo 13 dantzariren berriak jaso dituzte aipatutako bi ikertzaileek. Baliteke 8 eta 12 dantzariko taldeak izatea eta soberan gelditzen den dantzariak kapitaina izatea.

Bizarracerretia, axeri-dantza ote?

San Pedro jaien testuinguruan egiten ziren prozesio dantzak kokatuta, hasieran aipatutakora buelta gaitezen. Rodriguez Herreroren transkribapenean esku artean darabilgun dantza "Bizanacerretia" bezala ageri da, baina eskuizkribu originala aztertuta "n" eta "r" letren arteko nahasketa bat eman dela sumatu daiteke. Argi ikustea zaila bada ere, eta hitzak hartzen duen logika kontuan hartuta, dantzaren izena Bizarracerretia dela baieztatu daiteke.

Honela beraz, Bizarracerretia dantza dibertigarri eta kurioso bezala aurkezten du idazle anonimoak; lekuengatik borrokan, aurrekoari hanka eutsiaz eta lehenak ahoan su gorrian zeraman makilarekin gainontzekoak erre nahian? Bada bai dantza kuriosoa, baina aldi berean baditu ezagunak egiten zaizkigun figurak ere.

Gaur egun ere Andoain, Hernani eta Adunan Axeri-dantza deritzona egiten da. Dirudienez euskal nekazal inauterien dantzen testuinguruan kokatu beharko genuke dantza mota hau, eta ikusiko den bezala Bizanacerretiarekin lotura handiak ditu. Adunan abuztuaren 15eko festetan egiten da, zeinetan oilasko-jokoak ere egiten diren. Andoainen kasuan ekainaren 24an egiten dute eta Hernanin, aldiz, ekainaren 29an eta inauterietan.

Azeri dantza

Goiko irudian agertzen den figurak zuzenean 1740ko deskribapenak azaltzen duena ekartzen digu gogora eta berdina gertatzen da dantza honen datu historikoak begiratzeko orduan ere. Hona, ondorengo lerroetan Manuel Larramendik 1754an, Wilhem Freicher Von Humboldt-ek 1801ean eta Juan Ignazio Iztuetak 1824an Axeri dantzaren inguruan eginiko aipamenak:

Lehenak, "Coreografia de la Muy Leal Provincia de Guipuzkoa" liburuan hauek kontatzen ditu:

La aceri danza, que significa danza de zorras, siempre va precedida de la galayen danza, y se hace sueltamente, dejando los varapalos. Vistense ridículamente y tienen sus sones particulares. Bailan, ya dándose las manos, siguiendo en línea al capitan, ya sueltos unos tras otros, con vueltas, cabriolas, campanelas y otros movimientos. Vuelven á atarse de manos ; desátalos el son siguiente, y empiezan las mudanzas, que son varias y bastantes, y todas siguiendo el compas del tamboril, y causan mucha risa y diversion en los mirones. Estas dos danzas se usan sólo en Beterri ; la alagaidanza, en Tolosa, por San Juan, y en Hernani, Andoain, Rentería, Urnieta y no sé dónde más, y sirve de preámbulo ä los toros, que se corren por la mañana, y no se practica más en todo el año. ”

Von Humboldtek "Los Vascos, Apuntaciones sobre un viaje por el País Vasco en la primavera del año 1801" liburuan azeri-dantza honela deskribatzen zuen:

"Así en Hernani es usual la Acheridantza, danza del zorro. Todos los danzarines se agachan, cada uno con dos cortos garrotes gruesos en la mano, en una hilera unos detrás de otros y el de detrás le sujeta siempre al de delante por el pie. Uno sólo está en pie y tiene un tizón en la boca. Con él intenta besar a los otros, y le deben desviar sin perder el equilibrio en su incomoda postura. A este juego sigue luego un entretenimiento con un novillo".

Vascos y trajes. Lekeitioko bizarrak erretia
Irudia: J.C Iribarren, Vascos y trajes

Iztuetak, aldiz, "Gipuzkoa´ko Dantza Gogoangarriak" liburuan ondorengoa dio:

"Azeri-dantza onen izena chit oker endeglatzen edo comprenditzen dute Guipuzcoatar gueyenac: zergatic izen bera esaten dioten, araco guizon dantzaetan guziac bat-banaca zortzikoa dantzatuaz aurre-aldetic atzerontz igaro oi-diraden dantza mota ari. Azeri-dantza eguiazcoa-eguin-oida diakinde edo funzio aundiac bucatu ondoan, eta iñauterietan. Dantza mota onekin irteten da errico gazteria baserri echeetara oillasco, lucainca, solomo, arraultza eta beste zembait jan-gauza, urtearen sasoyac dacarzienen billa. Eche-atarietan dantzatuaz batutzen amodiozko sari ugari oetatic batzuec jan ondoan, irtetzen dira plaza aguiricoa dantza berarekin, eta zembait ollaisco makilletan dituztela, toki berean ichulapicoac erekitzeco, dantza bucatutacoan. Dantza mota au guziz da chistosoa, farragarria eta pozkitdtsua. Batean illeti irazekiarekin buruzariac ematen die su sudurzuloetan lendanaz sartutaco mullo puscaetatic. Besteac beguiac estaliric dauzcatela sartu bear dituzte buruaz, soñuaren azkenengo puntuan, ustai chiki batean, zeña egon oi-dan chinchillica soca-batetic plazaren erdian. Guziz ziñu mota asco eguiten-dituzte azeri-dantza onetan, eta guziac ain farragarriac, non ascoc eguin oi duten pisa zarauletan. Dantza bucatu ondoan eguiten-dute ollasco jocua, eta arratsean oec janaz, ematen diote errico pozaldiari bucaera".

Ikus daitekeenez deskribapenak nahiko ezberdinak dira baina aldi berean oinarritzat dugun deskribapenarekin harremanetan jar daitezkeen figurak aurkezten dituzte hirurek. Kapitaina jarraituz ilaran eginiko dantzak dira denak, zenbait leku aldaketa ematen dira, jendeari barre erragiten diote eta azken biek, Bizanacerretian ematen den bezala, ingurukoak erretzen saiatzen zirela esaten digute, hemendik dantzaren izena. Deskribapen anonimoak “iba quemando á cada uno las barbas” aipatzen du, Von Humboldek “tiene un tizón en la boca. Con él intenta besar a los otros” eta Iztuetak, aldiz “Batean illeti irazekiarekin buruzariac ematen die su sudurzuloetan”. Dirudienez aurpegi inguruan erretzea zen buruzagiaren helburu.

Axeri dantza Aduna 2007

Larramendiren testua deskribapen anonimoa idatzi eta 14 urtera eginikoa da. “Aceri danza” deitzen duena, “galayen danza”-rekin batera Beterriko zonaldean egiten zela dio testuan, eta hau Lekeitiotik oso gertu ez dagoen arren antzeko dantza baten aurrean topatzen garela nahiko pentsa daiteke. Dena den, ezin ahaztu daiteke deskribapen anonimoa egiten denerako Lekeition Bizarracerretia dantza desagertuta zegoela eta Gipuzkoako herrietan, gora beherak direla medio, gaur egun arte iraun duela. Baliteke garaian hedatuagoa zen dantza izatea, eta poliki poliki, Lekeition gertatu bezala, desagertzen joan izana, baina datu falta dela medio Bizkaiko kostaldeko herrian XVIII. mende hasieran axeri-dantzaren antzeko dantza bat egiten zela besterik ezin da baieztatu.

Moxinganga eta maskaratuak

Bizarracerretia dantzaz gain moxinganga eta maskaratuek ere presentzia zuten jai egunetako arratsalde eta gauetan Lekeition. Hauetan jendea, eta bereziki neskak, urez bustitzen omen ziren festa giroan. Dueñas eta Irigoienen hitzetan, zenbait ordainagiri aztertuta, maskarada hauetan sutan zeuden makilek argitzen zuten gaua.

1740ko dokumentu anonimoaren aipamenetik tiraka Lekeitioko herrian XVII eta XVIII. mendeetan egiten ziren dantza eta jaien hurbilketa bat egin da beraz. Ikusi bezala, ezpata eta trokeo-dantzek zein moxiganga eta maskaratuek hartzen zuten, aztertutako testuinguruan, garrantzia. Hasieran dantza hauetako batzuk erlijioari zuzenean lotuta agertzen badira ere, ikusi bezala, poliki poliki banatzen hasten dira, dantzak elizatik atera eta san Pedro eguneko prozesioa zibil eta erlijiosoan zatitzen delarik. Gaur egunera ere iritsi dira, hein batean eta moldatuta, garaiko zenbait tradizio, Lekeitioko kasuan, arrantzaletasunarekin zerikusia dutenak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Olaiz Agirrebeña

Olaiz Agirrebeña

Eibarko Kezka dantza taldean hasi nintzen txikitan. Bertan aritu izan naiz beti, nahiz eta Historia ikasketak burutzen ari nintzen garaiak apur bat urrundu ninduen dantza mundutik. Dena den, tarteak beti aprobetxatu ditut bueltatzeko eta horretan jarraitzen dut, aukera dagoen bakoitzean dantzan!