Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ezpalak jaialdia San Lorentzo dantza taldea – Berriz (Bizkaia)

Dokumentuaren akzioak

San Lorentzo dantza taldea – Berriz (Bizkaia)

2014/05/14 09:27
San Lorentzo dantza taldea 1952. urtean sortu zen Alejandro Aldekoa txistulari eta dantza-maisuaren laguntza ezinbestekoaz. Gaurko dantzariak laugarren edo bosgarren belaunaldikoak dira.

Berrizko txistulariak.Erregelak Durangaldeko soka-dantza baten izena da. Bere aurrendaria eta azkenkia ditu, eta hauek euren erakustaldia egin ohi dute sokan doazela. Herriaren batasunaren sinbolotzat jo izan da soka-dantza. Bestela, dantzari-dantza zikloaren piezaren bat ere eskainiko digute berriztarrek. 

German eta Jon Aldekoa Arriaga dira gaur egun San Lorentzo dantza taldearen txistulari nagusiak. Alejandro Aldekoaren semeak dira, aitarekin ikasitakoak eta, hariari segika, bere lekua hartutakoak San Lorentzo taldean. Germanek, gainera, Alejandrok izan zuen Berrizko txistulari ofizial postua ere betetzen du.  


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ezpalak jaialdia

Ezpalak jaialdia

Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2018ko maiatzaren 26an eta 27an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Ezpalak2018-txiki

Orain arteko Ezpalak

2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira
2015 Soka-dantzak
2016 Ezpata-dantzak
2017 Zaldikoak dantzan
2018 Giza-dorreak