Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ezpalak jaialdia Añate – La Victoria de Acentejo (Tenerife)

Dokumentuaren akzioak

Añate – La Victoria de Acentejo (Tenerife)

2012/05/15 17:18
Zinta dantza, genero gisa -bideko dantza izenez ere ezaguna- landagune txiki batzuetan bakarrik gorde izan da, zenbait prozesio eta erromesaldiren sarrera gisa. Horietan, beraz, erlijio ofiziala superstizio paganoekin nahasten zen.

Zinta-makila edo lantza toki gehienetan mantendu izan denaren antzekoa da, eta zinten artean, beste kolore askotakoen artean, lau gorri eta zinta beltz bakarra txertatzen dira. Guztira, dozena bat izan ohi dira. Beste zinta-dantzetan bezala, dantzariek -gizonezko nahiz emakumeek- bata bestearekin gurutzatuta ehunduko dituzte zintak. Esku batean zinta eta bestean kastaineta daramatzate dantzariek.

Musikariak tajaraste erritmoa markatzen dute. Kasu batzuetan tajaraste-tik isa-ren erritmo arinagora aldatzen da, eta, horretara, zinten ehuntzea ere arindu egiten da.

11_Anate-tenerife-17

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Ezpalak jaialdia

Ezpalak jaialdia

Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2014ko maiatzaren 24ean eta 25ean burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Ezpalak 2014 header

Orain arteko Ezpalak

2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira