Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gipuzkoako Dantzagunea Sortutakoak 7: deialdia irekita

Dokumentuaren akzioak

Sortutakoak 7: deialdia irekita

Sortutakoak 7: deialdia irekita

Jose Lainez: Dantzatzeko ez diren koreografiak

Dantzaguneak Sortutakoak programaren zazpigarren edizioaren deialdia iragartzen du. Zazpigarren ekitaldi honetan Dantzaguneak gai zehatz bat proposatzen du, pieza koreografiko bat osatzeko, eta sorkuntza-prozesu bat garatzeko.

Horretarako, Gipuzkoako eta Euskal Herriko dantza garaikidearen aitzindari eta erreferente izan zen Jose Lainezen testu batetik abiatuta, koreografia bat osatu beharko da. Hasiera eta bukaera izango dituen sormen-prozesua egitea eskatzen da, emandako testutik abiatuta.

Sortutakoaken zazpigarren edizioa integratu da Jose Lainez eta Concha Martínez koreografoen lana ezagutarazteko proiektu zabalago baten barruan. Donostia 2016rekin eta Huarte Zentroarekin elkarlanean, 2015 urtean zehar hainbat ekitaldi egingo dira.

Sortutakoak 7n egonaldia egiteko aukeratutako proiektuek 2015eko ekainean Donostia 2016 Fundazioaren 2106 Gunean egingo den “Dantzatzeko ez diren koreografiak” erakusketan aurkeztuko dute beren lana.

Informazioa: Sortutakoak 7 deialdia

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Gipuzkoako Dantzagunea

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.

Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea. 

Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.

Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:

1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.

2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.

3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.

4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.

5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...