Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gipuzkoako Dantzagunea Tailerra: dantza-ikuskizunetarako argiztapen eta soinu-teknikak

Dokumentuaren akzioak

Tailerra: dantza-ikuskizunetarako argiztapen eta soinu-teknikak

Dantzako profesionalei formaziorako Dantzaguneak antolatzen dituen ikastaroen barruan, eta abenduan egindako marka pertsonalari buruzkoaren ondotik, argiztapen eta soinu teknikak lantzeko tailer bat antolatu dugu otsailaren 23an eta 24an. Tailerra dantzariei, koreografoei eta sortzaileei zuzenduta dago, eta helburu nagusia da, teknikarien arteko komunikazioa hobetzeko, eszenatoki bateko argiztapen eta soinu elementuen eta haien funtzionamenduaren oinarrizko ezagutza izatea. Horrez gain, argiztapen eta soinu tekniken erabileraren adibideen bitartez, eszenatoki batean espazio eta atmosfera anitzak sortzeko hainbat baliabide erakutsiko dira.

Edozein ofiziotan bezala, dantzak baditu lanerako tresnak eta atalak definitzeko izen zehatzak. Azaletik bada ere, hiztegi hori ezagutzea lagungarria da ikuskizun batean lanean ari diren teknikarien, eta dantzarien eta koreografoen arteko komunikazioa argia izateko.

Tailerrean ezagutu ahal izango da antzoki bat barrutik, eta bereziki dantza egiten den gune nagusia: eszenatokia, espazio berriak sortzeko kutxa beltza. Argiztapenari eta soinuari buruzko aspektu guztiak landuko dira, oinarrizko alderdi teknikoak ulertzetik hasi, eta lanean ari garen ikuskizuneko eszena zehatz bat eraikitzeko klimak eta girotze anitzak sortzeko elementuetaraino.

Ikastaroak bi eguneko iraupena izango du, eta gaztelaniaz emango da. Izen-ematea Dantzaguneko sareen bidez egin behar da, email bidez.

Informazioa:

Tailerra: Técnica de iluminación y sonido para la danza
Irakasleak: Alberto Arizaga, Amal Ariztimuño y Edi Naudo (Eragin)
Datak: otsailaren 23a eta 24a

Otsailaren 23a

  • El espacio escénico y conceptos generales (Alberto Arizaga)
  • Al audiovisual (Amal Ariztimuño)

Otsailaren 24a

  • La iluminación (Edi Naudo)


Ordutegia: 16:00-20:30
Tokia: Gazteszena
Prezioa: 10€
Izen-ematea: dantzagunea@gipuzkoa.eus
Telefonoa: 943 021 624

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Gipuzkoako Dantzagunea

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.

Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea. 

Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.

Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:

1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.

2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.

3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.

4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.

5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...