Dokumentuaren akzioak
'Gelajauziak' ikuskizunaren antzokietarako moldaketa aurkeztuko du Kukaik Errenterian
Niessen kulturgunean izango da, igande arratsaldean
Kale ikuskizun moduan sortu zen iaz 'Gelajauziak' Cesc Gelabert koreografo katalanaren eta Kukairen arteko elkarlanaren emaitza gisa. Leioako Umore Azokan estreinatu zen eta bertan Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria eskuratu zuen, “herri dantzen bilakaeratik abiatuta, mundu estetiko ezagunen garapenean aurrerapausoa lortu duelako, eta dimentsio unibertsaleko proiekzio artistikoa lortu duelako", epaimahaiaren iritziz. Orduz geroztik, makina bat herritan taularatu da. "Eta oso ongi funtzionatu du", azaldu du Jon Maya koreografo errenteriarrak, "bai etxean, baita kanpoan ere, hala nola, Italian, Arcachonen, Argentinan eta Kolonbian".
Gelabert eta Kukaiko dantzariek elkarrekin lan eginez jarraitzen dute eta dagoeneko prest dute beste lan bat, Kaxarranka dantzan oinarritua, Lekeition estreinatuko duena.
Dokumentuaren akzioak