Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Gelajauziak' ikuskizunaren antzokietarako moldaketa aurkeztuko du Kukaik Errenterian

Dokumentuaren akzioak

'Gelajauziak' ikuskizunaren antzokietarako moldaketa aurkeztuko du Kukaik Errenterian

Niessen kulturgunean izango da, igande arratsaldean

Kukai dantza konpainiak Cesc Gelabert koreografoakin batera sorturiko 'Gelajauziak' ikuskizunaren antzokietarako moldaketa aurkeztuko du igande honetan Errenterian. Niessen kulturgunean izango da saioa, 19:00etatik aurrera. Sarrera orokorrak zortzi euro balio ditu, eta kulturguneko leihatilan eros daitezke aurretik, asteazkenean 11:00etatik 13:00etara eta ostegun eta ostiralean, 18:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean bertan, saioa hasi baino ordubete lehenago erosteko aukera egongo da, oraindik geratzen badira.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2015/03/11
Lotura
Diario Vasco

Kale ikuskizun moduan sortu zen iaz 'Gelajauziak' Cesc Gelabert koreografo katalanaren eta Kukairen arteko elkarlanaren emaitza gisa. Leioako Umore Azokan estreinatu zen eta bertan Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria eskuratu zuen, “herri dantzen bilakaeratik abiatuta, mundu estetiko ezagunen garapenean aurrerapausoa lortu duelako, eta dimentsio unibertsaleko proiekzio artistikoa lortu duelako", epaimahaiaren iritziz. Orduz geroztik, makina bat herritan taularatu da. "Eta oso ongi funtzionatu du", azaldu du Jon Maya koreografo errenteriarrak, "bai etxean, baita kanpoan ere, hala nola, Italian, Arcachonen, Argentinan eta Kolonbian".

Gelabert eta Kukaiko dantzariek elkarrekin lan eginez jarraitzen dute eta dagoeneko prest dute beste lan bat, Kaxarranka dantzan oinarritua, Lekeition estreinatuko duena. 

'Gelajauziak' ikuskizunaren antzokietarako moldaketa aurkeztuko du Kukaik Errenterian

Dokumentuaren akzioak