Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ibai-Arte Dantza Taldeak 50. urteurrena ospatuko du 2015ean

Dokumentuaren akzioak

Ibai-Arte Dantza Taldeak 50. urteurrena ospatuko du 2015ean

2015/01/14 09:30

Zorrotzako Ibai-Arte Dantza Taldeak 50. urteurrena beteko du 2015 honetan. 1965ean sortu zen taldea Bilboko Zorrotza auzoan. Pasa den abenduaren 8an urtean zehar gauzatuko diren ekimenen aurkezpena egin zuen Zorrotzako Auzo Etxean.

Irailetik aurrera egingo diren argazki erakusketa, bideo dokumentala eta urteurren jaia izango dira ospakizunen ardatz nagusiak, eta hauen prestaketa lanetan urte hasieratik dihardute. Antolatzaileak hilabetero elkartuko dira Ibai-Arteren historia kolektiboa eraiki, 50 urteotan eginiko lana goraipatu, taldekide ohiekin topatu, bizipen atseginak gogora ekarri eta aurrera egiteko itxaropena jendartera zabaltzeko nahiak bultzatuta.

Argazki erakusketari dagokionez, hau osatuko duten irudien bilketak pasa den urrian hasi eta datorren martxora arte iraungo du, hurrengo hilabeteetan erakusketa prestatu eta irailean zabalduko dute Zorrotzako Auzo Etxean bertan. Erakusketak abendura arte iraungo du.

Bideo dokumentala egiteko ikerketa lanak ere hasiak daude jada eta urriaren 17ko urteurren jaiarekin batera izango dute auzokoek hau lehen aldiz ikusteko aukera. Dokumentalaren proiekzioa bazkal ostean egingo da, eta honi erromeriak jarraituko dio. Goizean, aldiz, diana egingo da txistulariekin eta baita dantzarien jaitsiera ere. Jaitsierara inoiz Ibai-Arte Dantza Taldean ibilitako oro deitua dago eta hauek biltzeko zenbait entsegu antolatu dituzte urtean zehar.

Informazioa: Ibai-Arte Dantza Taldea (Zorrotza)



Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.