Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herriko burukoen erakusketa Santurtzin

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko burukoen erakusketa Santurtzin

2015/01/15 09:30

Sestaoko Eusko Lorak dantza taldeak XIII-XIX mendeen artean Euskal Herrian erabiltzen ziren burukoen inguruko erakusketa antolatu du Santurtziko dorretxean. Burutik erantzia izenpean 60 buruko inguru dira erakusketak agertzen dituenak eta urtarrilaren 9tik 22ra bitartean ikusgai izango da.

Sestaon 1957an sortutako dantza taldeak arreta berezia eskaini die bere ibilbidean jantziei, bai dantzarako jantziei eta baita historian zehar erabili izan diren jantzi molde ezberdinei. Oraingoan monografikoki burukoak, ezaguna baita txapel eta buruko zapiez gain era guztietako kapelak, txanoak eta buruko apaingarri desberdinak erabili direla euskal tradizioan, eta horietako zenbait ikusteko aukera izango da erakusketan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.