Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Barakaldon, San Bizenteko Elizateko aurreskua berreskuratu du Laguntasunak

Dokumentuaren akzioak

Barakaldon, San Bizenteko Elizateko aurreskua berreskuratu du Laguntasunak

2015/01/26 11:05
Barakaldon, San Bizenteko Elizateko aurreskua berreskuratu du Laguntasunak

Barakaldo 1912

Gerra-ostetik, 70 urte inguruz desagertuta egon den aurreskua berreskuratu dute Barakaldoko Laguntasuna Elkarteko dantzariek San Bizente auzoko jaietan, urtarrilaren 25ean. Josu Larrinaga ikertzailearen azterketa baliatu dute zazpi hamarkadaz lozorroan izan den dantza berrregiteko. 

Meza ostean San Bizenteko elizako atarian egin zuten aspaldian galduta zegoen dantza. Koreografia  eta dantzaren zati eta elementu zehatzak garaiko azken dantzarietako bati (JLA, Beurko 1922) egindako elkarrizketan jasotako argibideei eta Jose Larrinaga folkloristaren lan etnografikoari esker berreskuratu dira. Badirudi Barakaldoko erromeria eta jaietan mendeetan zehar Elizateko aurreskua oso ohikoa zela, baina XX. mendeko hirugarren hamarkadan galdu egin zen, Gerra Zibilak  eta ondorengo egoerak kultur adierazpenean ekarritako aldaketak zirela eta.

barakaldo 2015: elizateko aurreskua
Elizateko aurreskua San Bizenteko eliza atarian. Barakaldo 2015-01-25. Irudia: Laguntasuna- BarakaldoDigital

 

San Vicente 1912: elizateko aurreskua
Barakaldo 1912

San Bizente auzoan lehenengo aldiz egin badute ere, pasa den ekainean, Santa Luzia auzoko erromeria egunean, Laguntasuna Elkarteko neskek plazaratu zuten jada aurreskua Argalario mendiaren magalean.

Informazioa:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.