Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Olentzero Hasi zarete aurtengo Olentzero prestatzen? Hemen ideia batzuk

Dokumentuaren akzioak

Hasi zarete aurtengo Olentzero prestatzen? Hemen ideia batzuk

2022/12/05 07:25
Hasi zarete aurtengo Olentzero prestatzen? Hemen ideia batzuk

Olentzero patxarosa, Olentzero Dantzan 2021.

Olentzero panpinak egiteko gonbita luzatu nahi dizuegu. Sor ditzagun gure Olentzero propioak. Katean ekoizten diren Olentzero panpina klonikoen ordez, egin dezagun gure etxeko, eskolako, lantokiko edo ikasgelako Olentzero. Bakoitzak bere Olentzero, forma eta itxura bereizgarriekin.

Tradizioan era guztietako Olentzeroak ezagutu dira. Leitzan, esaterako, aspalditik Olentzero panpinak egin izan dira etxeetako eta baserrietako atarietan eta leihoetan jartzeko. Olentzero ehiztari, arrantzale, dantzari, txistulari, jostun, artzain, sorgin, ikazkin... Batzuetan zarpail, beste batzuetan dotore, gizon edo emakume edo genero mark argirik gabe!

Leitza 1986 Orantzaroa
Orantzaroa Leitzan, 1986.

Gabon hauetarako egin zuen Olentzero eta bidali argazkiak emailera eta argitaratu sarean (twitterren, instagramen,...)  #OlentzeroDantzan2022 traolarekin. Gainera bideoak grabatzen badituzue Olentzerorekin zaudetela kantuan oraindik eta hobe!

Olentzero 2021
Olentzero Dantzan 2021, Marije, Zestoa.

Olentzero 2021
Olentzero Dantzan 2021, Hipster, Agoitz.

OlentzeroDantzan20 Mafaldero
OlentzeroDantzan20 Mafaldero

Olentzero Dantzan 2022 parte hartzeko azken eguna abenduaren 20an izango da. Parte-hartzaileen eta izendapenen berri hemen bertan, https://dantzan.eus/kidea/olentzero helbidean emango dugu abenduaren 23an.

Aurreko edizioak

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Olentzero

Olentzero