Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerra Bazkari eta dantza eguna

Dokumentuaren akzioak

Bazkari eta dantza eguna

Noiz 2017/12/17
14:00
Non Lizarra, Larrion Jatetxea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Hemen da Lizarrako herri dantzen tailerrak antolatutako neguko festa! Dagoeneko laugarren ekitaldia dugu aurtengoa. Aurrekoetan egin dugunaren antzera, lehenengo mahaiaren inguruan batuko gara denok eta barruak ongi berotuta arratsaldeko dantzaldiari ekingo diogu 17:00ak aldera.

  • Lekua: Larrion Jatetxea
  • Data: 2017ko abenduak 17

Bazkarirako erreserbak egiteko 27 euroko diru sarrera egin beharko da ondoko kontu korronte zenbakira, izen-abizenak adieraziz: ES20 3035 0052 62 0521107327 (Javier Lana Lisarri)

Anima zaitezte eta gozatu !!!

Taller de Danza Popular de Tierra Estella erabiltzailearen argazkia.

Dokumentuaren akzioak

Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerra

Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerra

Mugi arazi gintuen lehen arrazoia gure folklore aberatsa ezagutaraztea izan zen. Dantza jendearengana modu errazean hurbiltzea dugu helburu eta gure aitona-amonek herriko plazan dantzatu zuten hura dantzatzeko gai litekeen lagun taldea batzea. Dantza gorputz adierazpena ere badenez, sarritan mugitzeko lotzen gaituzten lokarriak apurtzen ere saiatzen gara beronen bidez.

Larrain-dantzaren inguruko interes eta lanketa bereziak garamatzan hariari tiraka bidezidor berriak aurkitzera garamatza etengabe. Honen eta aurretikoen erakusleiho izan nahi lukete hona ekarritakoek.

Jalgi dantza plazara! Anima zaitez!