Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Alain Maya Pilota, emakumea, bertsoa eta dantza Ereintzaren ikuskizun berrian

Dokumentuaren akzioak

Pilota, emakumea, bertsoa eta dantza Ereintzaren ikuskizun berrian

2019/01/16 10:25
Pilota, emakumea, bertsoa eta dantza Ereintzaren ikuskizun berrian

Esther Botikario

Agustina Otaola raketista handia izandakoaren inguruko ikuskizuna eskainiko dute Hernanin ostiral honetan

Ereintza Dantza Taldeak ‘Gu Agustina’ ikuskizuna eskainiko du ostiral honetan Hernanin, Txotx denboraldiaren hasierako ekitaldian. Ikuskizuna 20:00etatik aurrera ikusteko aukera izango da Ezkiaga pasealekuan, eta euria eginez gero emanaldia Atsegindegiko aterpera lekualdatuko litzateke. 

Pilota, emakumea, bertsolaritza, musika eta dantza. Osagai hauek emakumezko raketisten ibiliak jarriko ditu plazan ‘Gu Agustina’ ikuskizunak. Jokoa bezala bizia eta dinamikoa, dotorea eta fina. Maddalen Arzallus bertsolariak egindako bertsoei Oihana Iguaranek jarriko dio ahotsa  eta berekin batea Ereintza Dantza Taldeko musikari eta dantzariek 30 minutuko ikuskizunean haren ibilerak eszenaratuko dituzte. Atlantikaldian estreinatu zen ikuskizuna, eta Hernanikoa izango da bigarren saioa. 

Garaiko emakumezko raketisten jantzi eta raketak soinean, doinu tradizional ezagunak lagun, euskal dantza tradizionala oinarri izango da Jon Mayaren koreografietan. Agustina Otaola errenteriarra da ikuskizunaren ardatza; lehen pilotakadak, Madril eta Bartzelonako ibilerak, Kubako abentura eta emakumea eta pilota. 

Inaugurazio ekitaldian pilota omenduko dute 19:30ean, eta jarraian Ereintzaren txanda izango da. Izan ere, garai batean raketistak eliteko kirolariak ziren, baina hainbat eta hainbat emakume bezala ezezagunak eta anonimoak ziren. Ez bat eta ez bi, ehundaka ziren Euskal Herrian ez ezik, Espainian eta Ameriketan barrena aritzen ziren emakumezko raketistak. Horietako bat izan zen Agustina, Agustina Otaola errenteriarra.

Maiz lotzen ez diren arren emakumeek ere pilotan egin dutelako. Genero bereizketarik gabe, ikuskizunean emakume zein gizonezkoen Agustina eta raketistak omenduko dituzte.

 

"Gu Agustina"

  • Noiz eta non: Urtarrilak 18, 20:00etan Hernaniko Ezkiaga pasealekuan (Atsegindegin euria eginez gero)
  • Dantzariak: Ereintza Dantza Taldea
  • Bertsoak: Maddalen Arzallus
  • Bertsolaria: Oihana Iguaran
  • Musikariak: Mikel Oliveri, Andoitz Antzizar, Iñaki Letamendia eta Itziar Etxegia.
  • Koreografia: Jon Maya

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Alain Maya

Alain Maya