Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iratxe de Arantzibia Miryam Benedited-ek, 2016ko Gipuzkoako Arte Ibilbidearen Sariaren irabazleak, Master Class bat emango du Victoria Eugenia Antzokian

Dokumentuaren akzioak

Miryam Benedited-ek, 2016ko Gipuzkoako Arte Ibilbidearen Sariaren irabazleak, Master Class bat emango du Victoria Eugenia Antzokian

IMiryam Benedited. Argazkia: Pedro Carrillo.rekita dago Master Class-Comercial TVrako izena emateko epea. Ekainaren 11 eta 12an izango da, Donostiako antzoki horretako Dantza Aretoan

Miryam Beneditedek, 2016ko Gipuzkoako Arte Ibilbidearen Sariaren irabazleak, jakinarazten du Master Class bat emango duela bere jaioterrian, Donostia Kulturarekin lankidetzan antolatua eta BalleTT programaren barruan, arte eszeniko horretarako sentsibilizazioa helburu. Jarduera hori ekainaren 11n eta 12an izango da, Victoria Eugeniako Dantza Aretoan. Master Classaren xedea ikasleak dantzaren sail komertzialetako alderdi profesionalera hurbiltzea da, ikuspegi batez ere praktikotik, Miryamek oso esperientzia luzea baitu arlo horretan.

Master Classa sei dantza-orduk osatuko dute (10:00-13:00, hilaren 11n, larunbatarekin; eta 10:00-14:00, 12an, igandearekin), eta ordubeteko hitzaldi batek. Hizlariak honako hauek izango ditu hizpide: ikasleen kokapen profesionala eta lan-kokapena, prestakuntza, casting batera aurkezteko era, prestakuntza fisikoa. Amaitzeko, bertaratuen arteko solasaldia izango da, gai horien inguruan sor litezkeen zalantzak argitzeko.Telebistako koreografo gisa egin duen lana dela eta, Miryam Benedited bere jakintzaz baliatuko da hautapen-proba batean koreografia nola interpretatu edo casting bat gainditzeko betebeharrak zein diren azaltzeko, dela telebistako programa baterako, dela musikaletarako, bideoetarako eta abarretako. Master Classaren prezioa 50 eurokoa da, eta parte-hartzaileek gutxienez 12 urte beteak izan behar dituzte. Taldeak 40 lagunekoak izango dira gehienez ere. Izenematea Donostia Kulturako webaren bitartez egingo da, mezu elektroniko bat bidaliz Ballett-era (ballett@donostia.org), edo 943 48 38 60ra deituz. Inskripzioa berretsitakoan jakinaraziko den kontu korrontean transferentzia bat eginez ordainduko da matrikula.

Impactante puesta en escena de una coreografía de Miryam Benedited, para un programa de TV.

Miryam Benedited. Argazkia: Pedro Carrillo.MIRYAM BENEDITED (Donostia). Telebistako koreografoa. 2016ko Ibilbide Artistikoaren Saria.
Miryam Beneditedek lau urte zituela eman zituen euskal dantzan bere lehen urratsak. Koreogerafiarako berezko dohainen jabe, beste dantza estilo batzuk aurkitzeak aukera berriak ekarri zizkion. Aldi berean Donostiako Anaiak akademian, “Thalia” Dantza estudioan edo Iñaki Landaren eskolan dantza eskolak hartzen jarraitu zuen. Euskal Telebistarako “Plazarik plaza” saiorako casting batek aldatu zuen bere bizitza. Orduan hasi zuen bere dantzari ibilbidea telebistako zenbait saiotan parte hartuz, urte amaierako saioetan eta galatan batik bat, bai telebista nazionaletan bai erkidegoetakoetan. Garai honek 1990tik 2001era iraun zuen. Etengabeko formakuntzaz oso arduratua beti, bere dantza ezagutzak Madril, Nueva York, Londres eta Los Ángelesen zabaldu zituen, gaur egun estiloz hain ezberdinak diren jazz klasico, modern jazz/lyrical, funky, hip-hop, videodance, ballroom, salsa, eta beste dantza estiloak barneratuz. 2003an bere ibilbideak iraulketa bat ematen zuen “Un paso adelante” telesailean koreografa lanetan hastean. Garai horretan sortu zuen MB Dance ekitaldien bere enpresa. Harrezkero, Miryam Benedited ezinbesteko koreografa bihurtu zen sona handia izan duten “Operación Triunfo”, “El número 1”, “Tu cara me suena”, eta “Tu cara me suena mini” bezalako saioetan, eta “Águila roja”, “Vive cantando”, “Amar en tiempos revueltos”, eta “Velvet” telesailetan; “Sólo química” filmean, eta “Marta tiene un marcapasos” musikalean. Gainera “Dancing in the rain” (2014) bideoa koreografiatu zuen Ruth Lorenzok Eurobisioko 59.ekitaldian parte hartu zuen abestiarekin. Eta iaz, Vienan egin zen musika lehiaketan Edurnek interpretatu zuen “Amanecer”en (2015) koreografiak sortu zituen. Miryam Beneditedek 20 urtetik gora daramatza Espainiako produktora eta enpresa garrantzizkoenentzat eta estatuko telebista kate handienentzat (TVE, Mediaset España, Atresmedia…) lanean.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Iratxe de Arantzibia

Iratxe de Arantzibia

Dantza kazetaria, kritikalaria eta prentsa arduraduna