Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Haatik Dantza Konpainia Haatik Dantza Konpainiak "Lau Eme" lan berria aurkeztu du

Dokumentuaren akzioak

Haatik Dantza Konpainiak "Lau Eme" lan berria aurkeztu du

Haatik Dantza Konpainiak "Lau Eme" lan berria aurkeztu du

Argazkia: Mendi Urruzuno

Pasa den larunbatean Pasaiako Ciriza etxean aurkeztu zuen azkenik Haatik Konpainiak emakumearen ahalduntzeri buruzko lan berria. Formatu bereziko ikuskizun hau, lau emakumeek osatzen duten 20 minutu inguruko dantza lana da. 

Kanpotik itxura ederra bazuten ere, sakonean zapalduak eta otzanak ziren garaiko emakumeek ematen diote hasiera pieza honi. Familia zaindu eta euren senarrentzat apain egotea zen bete beharreko rola, baina pausuz pausu, eta borroka feministak historian zehar emandako aurrera pausoak erakutsi nahian, gaur egungo emakumea isladatzera iritsiko direlarik. 

LAU EME Argazkia: Mendi Urruzuno

Sorkuntza prozesu luzea

Pieza laburra izan arren, gaiaren garrantziaz oharturik konpainiak arduraz landu nahi izan du sorkuntza berri hau. Horregatik, dantzari eta zuzendariak talde lanean eraman dute aurrera azaroan martxan jarri zen sorkuntza koreografikoa. Martxoan lanaren prozesua eskeini zen Donostiako dFeria-n sektoreko profesionalen aurrean, eta baita Pasaian antolatutako emakumearen eguneko egitarau barnean. Bertan herritarrekin lanaren norabideaz hausnartzeko aukera izan zelarik. Hemen jasotako ondorioekin azken fasean sartu eta lana ia amaituta zenean Dantzagunean eskeini zen entsaio ireki batean urbildutakoekin azken balorazioak eginez. 

Hausnarketarako lana

Konpainiak kulturaren funtzio soziala nabarmentzen jarraituz, dantza erabiltzen du emakumeri ikusgarritasuna eman eta gizarteari hausnarterazten jarraitzeko tresna bezela. Horrela, mugimenduari dagokionez, frustrazioa, errepresioa edo amorrua bezalako sentsazioak, eta baita askatasuna, boterea edo indarra bezalakoak ere azaleratuz. 

LAU EME Argazkia: Mendi Urruzuno

Hasierako bira

Dantza lana aurkezteko Pasaiako estreinaldiaren ondoren, Gasteiz eta Arrasaten izango dituzte Euskal Herriko lehen zitak, eta ondoren Bartzelonako NunOff edo Libourneko FestArts jaialdietan eskeiniko dute.

Ekainak 2 Pasaia

Ekainak 10 Gasteiz (Kaldearte)

Uztailak 6 Arrasate

Utzailak 10 Bartzelona

Abuztuak 2, 3, eta 4 Libourne (FestArts)

Iturria: www.haatik.com

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Haatik Dantza Konpainia

Haatik Dantza Konpainia

2011. urtetik, Haatik Dantza Konpainia gipuzkoarrak sorkuntza propioetan lan egiteaz gain, hainbat sortzaileekin elkarlanean aritzen da proposamen artistiko ezberdinak eskeiniz.

Euskara eta euskal kultura, konpainiaren nortasunaren oinarri dira eta bere sustraien eta bide berriagoen arteko zubiak eraikitzen ditu.

2012urtean aurkeztutako Errimak oinetan ikuskizuna izan zen konpainia ezagutzera eman zuen lana. Betsolaritza eta dantza uztartu zituen proposamen dibertigarri honek, emanaldi ugari egin zituen euskal herri osoan zehar. Eta ikusle eta kritikaren oso harrera ona jaso zuen.

Ondorengo urteetan Vitali Safronkine edo Iker Arrue bezelako koreografoekin lan egiteko aukera izan du Falling tears, Drawing songs70+1Timeless moments eta Black chain link fence sorkuntzak aurrera eramanez.

2014. urtean Itsas Lapurrak lanarekin kalean eskeintzeko ikuskizunak ere sortzeko apustua egiten du Haatikek. Eta ordundik lan hauek Libourneko Fest´arts, Bartzelonako NunOff, Bilboko Kalealdia, Valladolideko Tac, Leioako Umore azoka edo Gasteizko Kaldearte bezelako nazioarteko jaialdietan eskeini ditu.

Azken urteetan bizitako ekoizpenik nabarmenena Dss2016-k abian jarritako “Hormek diote” proiektua izan da. Maila handiko artistekin aurrera eramandako kolaborazio proiektua izan zen. Non, Koldo Almandoz zinegilearen zuzendaritza artistikoaren gidaritzapean, bizikidetza eta elkarbizitzari buruzko hausnarketa sakona egin zuten sorkuntza ezberdinak eraman zituen aurrera Pascal Gaigne musikagile ospetsuarekin elkarlanean.

Haatikek dantzaren sorkuntza eta erakusketaz haratago, dantza gizartera hurbildu eta arte eszenikoen sektoreko beharrak asetzeko helburuarekin, dantzaren formazio, sensibilizazio eta zabalkunderako ildo ezberdinetan lan egiten du (H)IK DANTZA egitsmoaren bitartez.