San Lorentzoko dantzariak

2007/05/09

XVI. mendetik XVIII. mendera arteko bidaia proposatzen digute San Lorentzoko dantzariek. Ezpata-dantzak, makila-dantzak eta arku-dantzak tradizioari arretaz erreparatu eta berreskuratu dituzte. Dultzaina eta metalezko musika-tresnen lagutzaz zortzi dantzari eta Bobo arituko dira. Musika-doinuak ere XIX. mendera artekoak dira.

Iruña dantza taldearen inguruan sortutako taldea da San Lorentzoko dantzariena, 1997. urtean Iruña dantza taldeak 25 urte bete zituenekoa. Gaur egun, talde ezberdinetako dantzariek osatzen dute San Lorentzokoen taldea.


Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:
  • Maiatzaren 19an Iruñean