Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Eneritz Mancisidor 51. urteurrena ospatuko du Portugaleteko Berriztasuna Taldeak.

Dokumentuaren akzioak

51. urteurrena ospatuko du Portugaleteko Berriztasuna Taldeak.

2021/12/10 19:00

2020an 50 urte bete zituen taldeak eta urte osorako programazioa zeukaten aurreikusita. Pandemiak, ordea, ekitaldi gehienak bertan behera uztera behartu zituen eta, aurten, 2021ean, urteurreneko ospakizun nagusiari berrekitea erabaki dute. 

Abenduaren 19an “51 bai!” izeneko ikuskizuna eskainiko dute, Portugaleteko Zubi Alde kiroldegian, arratsaldeko 18:30ean. Ekitaldian taldearen partaide diren belaunaldi guztiak elkartuko dituzte, bai eta erromeria dantza-ikastaroetan ibiltzen direnak zein garai batean taldean dantzari eta musikari izandakoak. Horrez gain, herriko Pleamar, Sorozabal, Barbis, Salazar eta Santa Maria abesbatzek eta Txantreako Gaiteroek ere hartuko dute parte.

Ez da lan makala izan partehartzaile guztiak bildu ahal izatea. Dantza taldeak apirilean berrekin zion itxialdiaren osteko ohiko jardunari, osasun neurri guztiak zainduta: maskara erabiltzea, distantziak mantentzea, taldeak murriztea… Hala eta guztiz ere, ilusioz ekin zioten lanari, helduen taldearekin lehenengo eta haurren taldearekin denbora tarte txiki batez. 

2020ko abenduko inauteri-ospakizuna

2021eko irailean,”normaltasun berriak” dakartzan arauak kontuan izanda, indarrez bueltatu zen Berriztasuna eta, dantzarien talde guztiekin betikolez lanean jarraitzeaz gain, 2020ko abenduan izan behar zuen emanaldia urte amaieran egitea erabaki zuten. Horretarako, gaur egungo eta garai bateko dantzari eta musikariak elkartu dituzte, eta 51 urte hauetan taldearen ibilbidearen isla izango den ikuskizuna prestatu dute. 

Abenduaren 19ko ikuskizunerako sarrera doakoa izango da eta Portugaleteko Santa Klara kulturgunean eta www.portugalete.org webgunean banatuko dira abenduaren 13an, goizeko 9etatik aurrera.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Eneritz Mancisidor