Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea dantzaz Estreinaldia: Histoire d’une seconde, Les Vikings

Dokumentuaren akzioak

Estreinaldia: Histoire d’une seconde, Les Vikings

2017/01/25 08:25

Les Vikings, Sara Olmok eta Victor Launayk osatutako koreografoen bikote belgiarrak, koreografia bat proposatu dute elkarrizketa bati mugimendua jartzeko, eta bertan, ixiluneak, erantzunak, desioak eta zalantzak taularatzen dituzte. 

Sormenaren estreinaldi osoa, Dantzazeko dantzarien partaidetzarekin, Nafarroako Barañain Auditorioan izango da urtarrilaren 25ean, 20:00etan. Sarrera doan izango da, antzokia bete arte. Aldez aurretik, aurkezpen bat egingo da, eta bukaeran publikoarekin batera elkarrizketa bat egingo da. Histoire d’une seconde, 15 minutuko pieza honetan, Dantzaz-eko dantzariek hartzen dute parte, eta horretarako Les Vikings-ek haiekin izan dira lanean bi astez.

Dantzaz, dantza-konpainia izateaz gain, Nazioarteko Sormen Koreografikorako Zentrua da, dantzaren balore berriei lekua egiteko, eta urtero koreografia bat taularatzeko aukera ematen die nazioarteko sei sortzaileri, eta bertako beste sei sortzaileri.

  • Data: urtarrilaren 25a, asteazkena
  • Tokia: Barañaingo auditorioa
  • Ordua: 20:00
  • Prezioa: doan (antzokia bete arte)

Histoire d’une seconde da sormenaren izenburua, Dantzaz-en 2017ko egonaldi artistikoen programan partehartzearen emaitza da, 2015ean Frantziako Sens- eko Concours Choreographique Jeunes Compagnies ‘Les Synodales’-en “Dantza Saria” irabazi eta gero.

Sari hau, Malandain-Biarritz Zentro Koreografikoaren eta Dantzaz-en artean bultzatutakoa da. Estreinaldi osoa, Amestoy Trio-ren musikarekin, hurrengo asteazkenean, urtarrilaren 25ean izango da Nafarroako Barañain Auditorioan, bere Periferia-Nafarroako Dantzagunearen egitasmoen ildoan, kasu honetan piezaren alzado teknikoarekin lagunduz, ko-ekoizle bezala agertzeko.

Les Vikings, Bruselan bizi den bikoteak, Gipuzkoako Dantzagunean dagoen Dantzaz, Gipuzkoako dantza konpainiaren Nazioarteko Sormen Koreografikorako Zentrurako 2017an sortzen den lehenengo sormena sinatzen du. 2013tik bikote artistikoa diren Olmo eta Launay-k normalean lan literarioetan oinarritu ohi dituzte haien aurreko lanak, baina honetan ezberdina izango da.

Aurretik, Federico García Lorca, Ernest Hemingway edo José Saramago haien inspirazioa izan dira. Baina Histoire d’une seconde honetan elkarrizketa bat mugimenduan jarri nahi izan dute. Beraz, sormenean agertzen dira erantzuna baino lehenagoko ixiltasuna, oraindik ezer esan ez denean, ideiak, desioak, zalantzak..., guztiak hitzen formarekin atera nahian dabiltza. Dantzaz-en Nazioarteko Sormen Koreografikorako Zentrua, dantzaren balore berrientzako abiapuntua.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

dantzaz

dantzaz