Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea dantzaz Atalak 2.0: Iker Gomez eta Mikel Aristegi

Dokumentuaren akzioak

Atalak 2.0: Iker Gomez eta Mikel Aristegi

2017/04/18 08:25

Apirilaren 18tik 20ra egingo dugu Biarritzen eta Donostian Atalak 2.0ren 2017ko bigarren saio-sorta. Atalak proiektuan 2008tik ehundik gora koreografia-lan aurkeztu ditugu, euskal eta europar koreografoen ekarpenarekin. Astebeteko tartean, Iker Gomezek eta Mikel Aristegik pieza koreografiko bana prestatuko dute, eta Dantzazeko dantzariek aurkeztuko dituzte.

Aurkezpenak

  • Apirilaren 18a, entsegu irekia, Gare du Midi- Grand Studio, Biarritz. Doako sarrera.
  • Apirilaren 20a, Tabakalera, 20:00, patio nagusian. Doako sarrera.

Sorkuntzak eta koreografoak

Heterotopia (Iker Gomez)

Ohiko azalpen edo erregistroez haraindi, Iker Gomezek arreta berezia eskaini dio sorkuntza prozesuaren berezko balioari. Honela, gorputzaren intuizioan eta honek sorkuntza-espazioari egiten dion ekarpenean sakontzeko aukera izan du. Sentiberatasuna, jariakortasuna, orijinaltasuna, desadostasuna edo dualtasuna euskal ko- reografo honen lanaren ezaugarri nagusiak dira. “Heterotopía” proiektuaren bidez, Iker Gomezek “Eraikitako horren gainean eraiki" nahi du, adimen emozionalaren eta irudimenaren ekarpenean eta “esanahien eta koreografiaren berezko zentzuaren artean" dauden espazio horietan inspiratuz.

Iker Gomez

Dantzari eta sortzaile gisa egiten dituen lanak abangoardiako arte bisualen arloarekin uztartu ditu IkerGomezek. 2007an, dagoeneko, “dadaismo”mugimendu erabat apurtzailea dantzatik eta bideo-koreografiatik aztertzearen aldeko apustua egin zuen. Ikertzaile eta sortzaile gisa egiten duen lanaz gain, “Alicia Alonso”DantzaUni- bertsitate InstitutukoSailGaraikideko arduraduna da 2011tik. Ikasketak bukatu ostean bost urte eman zituenEuropako tauletan dantzatuz,SuitzakoBalletNazionalean edo Regensburg Tanztheater konpainian eta nazioarteko koreografo ospetsuenekin (Jirí Kylián, Stjin Cellis, Rui Horta, Wim Vandekeybus edo Jo Stromgren). Lan oparoa egin eta gero koreografo eta zuzendari ezberdinekin, eszena-zuzendaritza, koreografia eta ikus-entzunezko arteak garatzen hasi zen, arte eszenikoetan es- pezializatutako bere bideo estudioa sortuz: Digital Video Dance Art. 2005en eta 2006en Marcel Leeman Physical Dance Theater konpainia suitzarreko koreografo la- guntzailea da. Ondoren, Espainiara bueltatu zen ‘AREAtangent’ (Katalunian errotutako sortzaile-plataforma bat) erakundeko kide izan eta bere konpainia sortzeko: ‘IkerGomez-Teatro Fisico’.Horrekin batera, ondoko proiektuak gauzatu ditu:Absurdo’, ‘LaDanza delCisne’ eta ‘APPLELOVE’ (Cervantes Institutuak hautatua, 2012n, nazioarteko bira baterako).

Neutrosis (Mikel Aristegi)

‘Neutrois’, Aristeguik Dantzazekin gauzatu nahi duen lanaren izena, ohiko genero-rolak albo batean utzi nahi ditu. Koreografo donostiarrak azaldu eta nabarmendu duenez, bere helburua da dantzariak gizonaren edo emakumearen “printzearen edo printzesaren” ohiko definiziotik at kokatzea. Mikel Aristegui, T.L.F. Danza kon- painiaren alma mater-a eta Madrilgo VIII Koreografia Lehiaketako lehen saria, zama sozial itzeleko gai batean murgildu da. Zenbaterako garrantzia dute gizonen eta emakumeen rolak egungo gizartean?, zerk definitzen ditu?, galdetu dio bere buruari.Berdintasunaren inguruko solasaldi batireki ahal izateko, dioAristeguik, zehaztu gabe dagoen genero bat irudikatzeko, "heteroaraudia" atzean uzteko gai izan behar dugu. Aristeguik, horretarako, dantzariez eta beren gorputzez baliatuko da eta berdintasunez tratatuko ditu, “printzeak” edo “printzesak” izan nahi duten galdetu gabe.

Mikel Aristegi

DantzaGaraikidekoDiploma Essengo Folkwang-Hochschule eskolan lortu ostean, Mikel Aristeguik bere lan gehienak gure mugetatik kanpo egin ditu.Dantzari gisa, nazioarteko irakasle ospetsuenekin ikasi du. Esaterako, Sasha Waltz koreografo eta zuzendari germaniarrarekin -2001 eta 2005 bitartean- edo DV8 Physical Theatre konpainiarekin. Dantzari eta koreografo gisa egin zuen lanaren fruituak izan ziren ‘noBody’, ‘Insideout’ eta ‘Körper’ lanak, besteak beste. Ondokoak dira bere azken sorkuntzak: Animale Omega’ (2008), ‘Garantie Abgelaufen’ (2008) -Ester Ambrosinorekin batera-, ‘Hormen Arteko Oiartzunak’ (2009) eta ‘Unerwartet/Ezustekoa’ (2009). Sortzaile gisa egin duen ibilbidea Madrilgo VIII Koreografia Lehiaketan parte hartuz hasi zuen. Bertan, lehen saria lortu zuen Marcela San Pedrorekin batera egin zuen “Para M” lanarekin. T.L.F. Danza bere konpainiarekin, hamabost lan inguru egin eta jaialdi eta antzoki ospetsuenetan aurkeztu ditu. Eta Reines d'un jour’ eta ‘Coup Contre’ filmetan parte hartu duela ere esan dezake, harro.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

dantzaz

dantzaz