Argiaren itzala

2021/12/16
Argiaren itzala

Argia dantzari taldearen lan-moduak, euskal tradizio koreografikoen inguruko ikerketak, ekarpenak eta sormen munduaren inguruko gogoetak bildu eta modu egituratu eta didaktikoan zabaltzea da blog honen xedea. Marian Arregirekin batera egindako ibilbideaz Juan Antonio Urbeltzi egindako elkarrizketetan oinarritua dago proiektu hau. Xabier Urbeltz, Fernando AristizabalJexux Larrea eta Iñaki Arregik parte hartu dute elkarrizketetan, azken honek jarritako puntuei erantzunez.

Ez da lehen aldia Argiaren oinarri teorikoak, lan-moduak eta dantzaren alorrean egindako ibilbidea laburbiltzeko ariketa egiten dena.

Juan Antonio Urbeltzek berak, Marian Arregirekin batera egindako ibilbideari errepasoa eman zion 2001ean argitaratutako Euskal dantza. Sinboloen inguruan liburuan jasotako Argia oroitzapen gisa artikuluan.

2005. urtean, Arregi eta Urbeltz Argiarekin lanean hasi zireneko 40. urteurrenean,  Fernando Aristizabal, Jexux Larrea eta Iñaki Arregi dantza-maisuek Oroimenaren haritik testua ere argitaratu zuten, Argia eta Ikerfolkek egindako ekarpenak osatzen jarraitzeko asmoz.

Puzlearen piezak nola, kontakizun horren pusketak ere dira honako mintzaldien kronikak: Sorkuntza tradizioan: Argiaren ibilbideaz Urbeltz eta Arregi edo Ez dok Amairu eta dantza

 

Lan horietan azaldutakoa osatzera datoz hemen argitaratuko ditugun sarrerak:

 

Argiaren itzala Argia dantzari taldearen lan-moduak eta ekarpenak ezagutzera emateko, Juan Antonio Urbeltzi egindako elkarrizketa sorta bat da.