Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Alkartasuna Euskal Dantza Taldea Hastear da Pasai Antxoko kultur hamabostaldia

Dokumentuaren akzioak

Hastear da Pasai Antxoko kultur hamabostaldia

Hastear da Pasai Antxoko kultur hamabostaldia

Iaz dantza afrikarren ikastaroa izan zen

Data hauetan urtero gertatu ohi den moduan, aurten ere Pasai Antxoko txokoak ekintza kulturalez beteko dira bi astez. Gaur, maiatzaren 27an, hasi eta ekainaren 11era bitarte herritar guztiek izango dute aukera antolatutakoekin gozatzeko. Dantza, musika, gastronomia… denetik izango da.
Badira zenbait urte Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak antolatzen zuen hamabostaldia herriari zabaldu zitzaiola. Jauzi bat eman, eta kultura herritarrengana gerturatzeko eta parte hartzea sustatzeko denen artean antolatutako hamabostaldia egiten hasi ziren Pasai Antxon.
Aurten ere hainbat herritar, eta eragileren artean osatu dute egitaraua. Hauek dira denari forma ematen aritu direnak: Alkartasuna Euskal Dantza Taldea, Basari Elkartea, Dani taberna, Harremantxo,Kamio taberna, Mimos taberna, Pasaiako AEK, Pasaiako Kontsumo Taldea eta Topagunea.
Herritar guztiak animatu nahi dituzte antolatutako ekintzetan parte hartzera. Eskaintza anitza da, eta Antxon ziur daude denek izango dutela zer ikasi eta zerekin gozatu.
Hemen egitaraua:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Alkartasuna Euskal Dantza Taldea

Alkartasuna Euskal Dantza Taldea

Alkartasuna Euskal Dantza Taldea Euskal Herri osoko jatorrizko dantzak erakusten ditugun taldea gara, Pasai Antxokoa.
1964.urtean jantzi genituen alpargatak ez ditugu oraindik erantzi, Zazpi probintzietako dantzak ezagututa, oraindik badugu energiarik plazetan alpargatak urratzen jarraitzeko. 2014an berrogeita hamar urte beteko ditugula jakinik gainera...