Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Alkartasuna Dantza Taldea "Egurre" ikuskizuna, Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

"Egurre" ikuskizuna, Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldearen eskutik

"Egurre" ikuskizuna, Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldearen eskutik

Egurre 2018/07/14

Zura, egurra, ohola… gure historian bezain garrantzitsuak dira euskal folklorean. Oraindik gure artean daude eguneroko lanerako egurra eskuetan zutenak, egurra bera lantzen aritzen zirenak, egurrari esker berotzen zirenak. 
 
Gure gurasoen, aitona-amonen eta arbasoen biziraupena egurrari lotuta egon da beti, zuzenean ez bazen, zeharka , baina baita bizitza bera ere. Egunerokotasunaren osagai izanik, euskaldunen kulturaren ardatz bihurtu da. 
 
Artzainen makilak eskuetan, baserritarren txokoloak oinetan…, eguneroko lanabesak dantzarako tresna ditugu. Zer lirateke, bada, makil dantzak eta Nafarroako jotak, egur-zaratarik gabe? Abesten eta dantzatzen ditugun doinuak ere egurrari zor dizkiogu. Txalaparta, gitarra, txirula, gaita, danbolin eta eskusoinuaren melodiek hauspotu dute gure garra mende luzez. 
 
Oholezko hormen artetik oholtza gainera ekarri gaitu egurrak gaurkoan, eta iraganean bezala etorkizunean ere eramango gaitu, gu sortu ginen enbor beretik sortuko baitira besteak.
Dantzaz lagundutako doinuz jantziko dute egurra bermeotarrek uztailaren 14an. Egurra izango du ardatz Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak datorren astean eskainiko duen emanaldiak. Tresna eta instrumentuak ez ezik egurrarekin lotutako beste elementu batzuk ere ikuskizunaren parte izango dira. Aukera paregabea izango da euskal kulturan eta folklorean egurra zein errotuta dagoen erakusteko. 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Alkartasuna Dantza Taldea

Alkartasuna Dantza Taldea