Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Tradegin 2016, EHUko udako ikastaroetan, ekainak 24, 25 eta 26

Dokumentuaren akzioak

Tradegin 2016, EHUko udako ikastaroetan, ekainak 24, 25 eta 26

2016/06/06 16:50

Aurten ere bagatoz Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen eskutik tradiziozko dantza garaikidea egin asmoz. Ekainaren 24an, 25ean eta 26an Euskal Herriko Unibertsitateak Bilboko Abandoibarrako pasealekuan duen Bizkaia Aretoan jardungo dugu. Iazko edizioaren arrakastaren ostean, 2016 honetan sormena izango du ardatz ikastaroak. Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen izenburupean, hiru egunez luzatuko den ikastaroak, tradiziozko dantzaren inguruan sortzeko modu, proposamen eta esperiantziak erakutsiko ditu. Honetaz gain eta lehen egunari erremate gisa, Bizkaia Aretotik Plaza Barrira mugituko gara, "BANDtzaldia" izenaz, Aiko taldeak Bilboko Udal Musika Bandarekin batera darabilen erromeria ekimenaz gozatzeko.

  • Matrikula UPV/EHUko Udako Ikastaroen webgunean egin daiteke dagoeneko:

        https://www.uik.eus/eu/tradegin-tradiziozko-dantza-garaikidea-egin-2016

 

Lehenengo edizioan, “Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin” udako ikastaroa Areatzan egin zen, eta 80 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte, Bizkaian egindako UPV/EHUko Udako Ikastaroen artean matrikulazio gehien jaso zuen ikastaroa izan zen, eta 2015ean euskal unibertsitateak udan eskaintzen duen prestakuntza eskaintza osoan partaidetza handiena izan zuen bost ikastaroetako bat bilakatu zen.

Oraingo honetan, “Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen” ikastaroa publiko anitzari dago zuzenduta, dantzako profesionaletatik edota edozien dantzazaletatik hasi, eta dantza tradizionalaren ikuspegi garaikidean interesa duen eta Aiko Taldearen dantza eta lan egiteko filosofia gertutik ezagutu eta gozatu nahi duen horretara. Orain 10 urte sortu zenetik, taldeak, imitazio bidez dantza tradizionala transmititzeko alternatiba berrien, gaur egungo bizitzeko moduetara egokituta daudenen, aldeko apustua egin du. Aiko Taldeak dantza egiteko estilo tradizionala eta naturala hedatzen du bere metodo propioa erabiliz: ikasteko modu atsegina, erosoa eta erraza, “gozatuz ikasteko modua, dantza eginez gozatzeko”.

Urbeltz, Lindy hop  eta Portugal

Kultur eta pedagogia alorreko ekintza horretan Aiko Taldeko hainbat kidek hartuko dute parte ekaineko azken asteburuan, Patxi Laborda, Josu Garate eta Sabin Bikandi (musikaria, konposatzailea, Max 2015 sariduna) dantza maisuak eta hizlari azpimarragarriak; Juan Antonio Urbeltz folklorezale eta antropologo nafarra, maila goreneko aditua euskal dantza tradizionalaren ikerketan eta hedapenean; Jon Maya Kukai Dantza Konpainiaren zuzendaria eta euskal dantza garaikidearen adierazle garrantzitsuenetakoa; eta Claude Iruretagoyena, koreografo ospetsua eta Biarritzeko Maritzuli Konpainiaren zuzendaria. Aiko sarritan aritu da talde horrekin lankidetzan.

Udako ikastaroak dantzaren beste adierazpen batzuei ere begiratuko die, dantzari afro-amerikarrek New Yorkeko Savoy Ballroom aretoan sortu zuten eta gaur egun oso modan dagoen lindy hop izenekoari, adibidez. Jesús Terán dantzari eta irakasleak estilo horri buruzko master class bat eskainiko du. Horrez gain, valsas mandadas izenekoak, Portugal iparraldeko dantza tradizionalak, ikasteko aukera izango da Mercedes Prieto irakasle eta dantzariarekin

Egitarauak hainbat estilo jasoko ditu, jota, porru dantza, mazurka edo baltsa, eta baita Biarritzeko ezpatadantza eta sokadantza ere. Aurten, gainera, jarduera berezia jasoko du, AIKO Taldeko musikariek eta dantza irakasleek Bilboko Udal Musika Bandarekin batera eskainiko duten BANDtzaldia ikuskizuna, ekainaren 24an, ostiralean, arratsaldeko 19:30ean Plaza Barrian. Bilboko plaza enblematiko hori, animatzen diren pertsona guztiek parte har dezaten zabalik egongo den eta eszenatoki gainean 50 musikari baino gehiago bilduko dituen erromeria handiaren agertokia izango da.

Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen”, UPV/EHUren Udako Ikastaroen XXXV. edizioko Kultura, Musika eta Bertsolaritza Unibertsitatean zikloaren barruan dago. Matrikularen prezioa 40 eurokoa da, eta webgune honetan egin daiteke dagoeneko: https://www.uik.eus/eu/tradegin-tradiziozko-dantza-garaikidea-egin-2016

 

 

"Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen"

Uda Ikastaroa UPV/EHU – Aiko taldea

Bizkaia Aretoa (Avda. Abandoibarra, 3. Bilbo)

Ekainak, 24, ostirala
16:00 h. “Tradizio garaikidea: Gelajauziak eta Gelajota”. Jon Maya, Kukai Dantza Konpainia zuzendaria
17:30 h. “Bikoaren bidea: Porruak sukaldatzen”. Josu Garate

19:30 h. “BANDtzaldia”: Bilboko Udal Musika Banda + Aiko Taldea (Plaza Nueva)

Ekainak, 25, larunbata
10:00 h. “Miarritzeko espatadantza eta Miarritzeko Sokadantza”. Claude Iruretagoyena (Maritzuli Konpainia zuzendaria, Biarritz)
12:00 h. “Lindy Hopen sistema”. Jesús Terán

17:00 h. “Dantza jauziak sortzen / Dantza jauzietan sortzen”. Patxi Laborda (Aiko Taldea) 
19:00 h. “Tradizioan sortzen”. Juan Antonio Urbeltz (Argia - Ikerfolk)

Ekainak, 26, igandea
10:00 h. “Hirukoaren bidea: mazurka eta baltsarekin sortzen”. Sabin Bikandi (Aiko Taldea) 
12:00 h. Sesión “Portugaleko balsas mandadas”: Mercedes Prieto Martínez

Informazio gehiago:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...