Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Dantzaria musikari? Musikaria dantzari? Dantza eta musika bat dira

Dokumentuaren akzioak

Dantzaria musikari? Musikaria dantzari? Dantza eta musika bat dira

2016/10/20 16:58

Dantzaria musikari? Musikaria dantzari? Dantza eta musika bat dira. Musika eta dantza txanpon beraren alderdi biak dira. Horregatik historian zehar, gure kulturan, dantza maisuak musikariak ziren gehienetan eta musikariak dantza maisu. Gaur egun aldiz, espezializazioaren izenean agian, musika maisuak dantzaz gutxi dakite eta dantza maisuak musikaz gauza bera. Egoera honi aurre egiteko, Aiko taldeak ikasbide bi dakarzkigu ikasturte honetarako, ikastaro bi: dantza (musikarientzat) eta musika (dantzarientzat)

Ikastaroak Dantzertin Aikoren eskutik

LEHEN ESKOLA EGUNA URRIAREN 28an OSTIRALEZ DANTZERTIN

Hemen promo bideoa:
https://youtu.be/KH8OgKAVhFg

Dantza (musikarientzat)

"Dantza musikarientzat" ikastaroan musikariok gure dantzarako ofizioa berreskuratzeko lehen urratsa ematera gonbidatzen zaitugu. Ateak ireki ditzagun mazurka bat, fox bat edo fandango baten egitura erritmikoak ezagutzeko dantzaren bidez, ondoren musikaz adierazteko gai izan gaitezan. Ikas dezagun dantzan dantzarako egoki jotzen ikasteko, dantza "entzuten" ikasteko. Eta guzti hori, hori bai, ondo pasatzeko asmoz! Barre egiteko prest etorri gero! Barre aldamenekoarekin eta geure buruaz ere barre egiteko prest!

Musika (dantzarientzat)

Mendebaldeko kulturan, duela gutxirarte behinik behin, gorputzaren mugimendu landu eta berezienak ere, dantza moduan onartuak izateko musikarekin bat egin behar izan dute, espazio-denbora lerroan modu jakin batean antolatuak, doinuaren egiturarekin, erritmoa deritzogun horren bitartez, bat egiteko. Eta gorputzaren mugimendua espazio-denbora lerro horretan nola kokatu eta antolatzen den ulertu, ikasi eta lantzeko sortu dugu ikastaro hau.

Informazio gehiago DANTZERTI web orrian
http://www.dantzerti.eus/dantzerti/ikastaroak
http://www.dantzerti.eus/gestor/recursos/uploads/imagenes/Dantzerti%20ikastaroak%20Aiko.pdf

AIKO Taldea web orrian
http://www.aikotaldea.eus/berriak_detalle.php?idioma=eu&id_not=104

+info / izena emateko:
www.dantzerti.eus

www.aikotaldea.eus
634 423 539

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...