Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Dantzaldi Ibiltaria eta idantza Aikorekin

Dokumentuaren akzioak

Dantzaldi Ibiltaria eta idantza Aikorekin

2020/04/17 13:48

Aspalditik AIKO Taldearen Dantzaldi Ibiltariak dantzaren inguruan elkartzen gaitu, astero dantza eskoletan eta lantzean behin erromerietan, dantza asteburuetan, dantzategietan... Dantza gure biziaren partetxo bat dela esan dezakegu eta gustora eta pozik lagun artean egiten dugun zerbait. Koronabirus honek ekarri digun egoera berriaren aurrean idantza aikorekin plataforma sortu dugu Dantzaldi Ibiltariaren ekimenekin nola edo hala sarean, online jarraitzeko. Honen inguruko informazioa emailez, web orrialdean, facebooken eta whatsapp bidez ere igorri dizuegu. idantza aikorekin esperientzia oso interesgarria suertatzen ari da eta lagun arteko harreman zuzena falta bazaigu ere, bestalde, lagun berriak ere egin ditugu sarean (Milanetik, Buenos Airesera) eta Sabin Bikandirekin orain arte eskola eta ikastaroetan landu ez ditugun hainbat arlo eta kontu lantzeko aukera  ere izan dugu. Gu oso pozik gaude.

Aste honetan eguneroko eskolekin jarraituko dugu idantza aikorekin gunean, eta datorren astetik aurrera, apirilaren 20an hasita, aste santuko eskola oporrak bukatzen direlarik eta gutariko askok lanari ekin beharko diogunez, gure ohizko eskaintzara bueltatu eta maiztasun "normalera" bueltatzeko asmoa dugu: "Oinarrizko dantza ikastaroa" eta "Dantzagunea" astean behin, 90 minutuko saio bana astero. 

Oinarrizko dantza ikastaroa

astelehenetan 18:30-20:00

Dantzagunea

ostegunetan 18:30-20:00.

Eskola sesio bakoitza aste betez gutxienez sarean grabatuta eta ikusgai izango duzue, horrela, komeni zaizuen ordutegian ikusi/erabili ahal izateko.

Guzti honen inguruko informazioa puntualki web orrialdean eta facebooken izango duzue.

Eskerrikasko hor jarraitzearren, eta jarraitu dezagun dantzan elkarrekin.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...