Dokumentuaren akzioak
Dantza tailerra eta bazkaria. Uztailak 24 (Borda de Juan Ramón (Aísa-La Jacetania)
Mendiak izan dira beti haranen arteko biderik laburrena, elkargune bat, ospakizun komunerako, festarako, erromeriarako eta dantzarako gune bat. Gure kultura partekatu dugun eta oraindik ere partekatzen dugun sozializazio-espazio nagusia. Eta horrela egiten jarraitzen dugu AIKO Taldea eta Grupo Folkloriko Alto Aragoneko lagunok, elkartzen garen bakoitzean elkarrekin ikasi eta gozatzen baitugu, eta elkarrekin ere bai, kultura komun bat partekatzen dugula deskubritzen baitugu: Pirinioetako kultura.
Horregatik antolatu dugu dantza tailer hau Zaragozako Unibertsitateko Udako Ikastaroen barruan eta barriz doan.
Uztailaren 23an Jacan izango gara eta uztailaren 24an, larunbata, 11:00etan elkartuko gara Juan Ramon Bordan, Aisan (Huesca), dantzatzeko eta, ondoren, interesatzen bazaizu, gurekin bazkaltzera gera zaitezke. Bazkariak 20 euro balio du eta izen-ematea eta ordainketa aikoeskolako orrialde honetan egin behar da.
Dantza tailerraren ondoren bazkaria
PLAZA MUGATUAK (azkar ibili...)
Uztailaren 14a izango da bazkarian izena emateko azken eguna.
Borda de Juan Ramón
22860 Aisa, Huesca
https://goo.gl/maps/b78rMTuJnJh5Ys668
Menua
Hasteko erdira partekatzeko:
- Entsaladak
- "Migas"
- Indabak edo babarrunak
Bigarrena aukeratzeko (dena txingarretan egina eta patata frijituekin):
- Arkume-saiheskiak
- Untxia
- Longaniza
- Olagarroa
Postrea aukeratzeko:
- Mamia
- Arroza esnearekin
- Natillak
- Gazta-tarta
- Fruta
Por zierto, plaza mugatuak dira, beraz ez utzi izen ematea azken egunerako (uztailak 14)
Animoooo, bertan elkartuko gara Aspe mendiaren magalean dantzan!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aiko Taldea
Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...