Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea BANDtzaldia: Erromeria antolatu dute Niessen kulturgunean

Dokumentuaren akzioak

BANDtzaldia: Erromeria antolatu dute Niessen kulturgunean

2016/12/05 13:47

Errenteriako Udalak eta Kukai Dantzak, EMKE-Errenteriako Musika Bandarekin elkarlanean, ‘BANDtzaldia’ kontzertu-erromeria antolatu dute herritar guztientzat, Aiko Taldearen eskutik.

Aiko Taldeak eta EMKE Errenteriako Musika Bandak 'BANDtzaldia' ikuskizuna eskainiko dute, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Oholtzan 30 musikari baino gehiago elkartuz, Sabin Bikandik idatzitako eta Joserra Gutiérrez konposatzaileak moldatutako euskal musika bikainaz osatutako errepertorioa eskainiz. Musikaz gain, ikuskizunak erromeria ere eskainiko du, Aiko taldeko dantza maisuekin, jende guztia parte hartzera gonbidatuz.

EMKE-Errenteriako Musika Bandak eta Aiko taldeko musikari eta dantza maisuek indarrak batu dituzte luxuzko kontzertu-erromeria honetarako.

BANDtzaldia Kontzertu-erromeria

ABENDUAK 17, Larunbata 19.30etan
Niessen Kulturgunea-auditorioa
Doako ekintza, sarrerak abenduaren 7tik aurrera leihatilean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...