Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea AIKO Drums danborrak: Danbolin eta atabal masterklasa

Dokumentuaren akzioak

AIKO Drums danborrak: Danbolin eta atabal masterklasa

2018/10/15 12:45

Batzuentzat tradizioa da, Aikotarrontzat gainera gure dantza, gure musika, gure lana, gure bizia. Eta guzti horren oinarrian erritmoa dago, perkusioa, danbor hotsa. Danbor artean jaio, hazi eta hezi izan gara eta danbor berri bat egin nahi izan dugu artisau handi batekin, Ezpela etxeko Raul Pariente.

Orain gure ametsa partekatzeko garaia da: AIKO Drums danborrak. Ezpelak babestuta, danbor berriak aurkezteko, eta gure urteetako esperientzia zuekin partekatzeko, masterklas bereziak antolatu ditugu Euskal Herriko hainbat tokitan:

Azaroak 23 Bilbon

18:00-21:00 BilbaoMusikan

Sorkunde Kalea 8, 48006 BILBO tel 944 154 785

Azaroak 24 Iruñan

10:00-13:30 Escuela Especial de Música Joaquín Maya,

C/Chinchilla, 6 planta baja (entrada por Padre Moret) IRUÑA tel 948 420 986

Abenduak 1 Errenterian

17:00-20:30 Errenteria Musikal, Udal Musika eta Dantza Eskola

Alfonso XI Kalea, 2, 20100 ERRENTERI tel 943 449 633

Abenduak 2 Gasteizen

10:00-13:30 Musikaetxea – Academia Municipal de Folklore Akademia

San Antonio Kalea, 14, 01005 GASTEIZ tel 945 16 26 02

Nori zuzendua

Txistu eta perkusio ikasle, irakasle, jotzaile eta zale orori.

Izena emateko

Zuen izen abizenak, telefono mugikor zenbakia eta zein tokitara etortzeko asmoa duzuen argi utziz mezu bat agindu aiko@aikotaldea.eus helbide elektronikora, edo SMS edo Whatsapp bidez 634 423 539 telefonora.

*Masterklaseak DOAN dira

**Ez ahaztu zuen musika tresnak ekartzea, elkarrekin jo behar dugu eta!!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...