Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Aiko Dantza Eskola Digitala: Dantzan egingo al duzu?

Dokumentuaren akzioak

Aiko Dantza Eskola Digitala: Dantzan egingo al duzu?

2020/09/22 13:55

Uda bukatzear dago, ikasturte berri bat datorkigu eta berriz dantzan egiteko gogoz gaude, musikaz gozatzeko gogoz, lagunekin batera izerditan egiteko, jauzi eta mutil-dantzen urratsekin buruari bueltak emateko... guztiok Aiko noiz bueltatuko zain... eta hemen gaituzue, elkarrekin eta dantzan bidea jarraitzeko prest.

Gure euskal kulturaren oinarri diren musikaren eta dantzaren inguruan dibertsio, elkargune eta komunikazio guneak sortzeko ilusioz beteta gatozkizu. Eta zurekin dantzan jarraitzea gustatuko litzaiguke edonon eta edonoiz.

2020-21 ikasturtean pasioa partekatzen jarraitu nahi dugu, baina oraingoan Internet bidez egingo dugu, eta horretarako, dantza tradizionaleko gure lehenengo plataforma sortu dugu: gure dantza eskola digitala.

Nola funtzionatzen du aikoeskola.eus-ek (esteka)?

Zure beharretara egokitutako hainbat produktu diseinatu ditugu. Helburua elkarrekin dantzan jarraitzea da, orain modu birtualean, edozein lekutatik eta Internetera konektatutako edozein gailuren bidez.

Zuzenean eskola / escuela en directo / live school

Urritik ekainera (Gabonetatako eta Aste Santuko oporraldiekin) astero dantza eskolekin sarean jarraitzeko diseinatutako produktua, maila bitan, beti bezala: oinarrizkoa eta hobekuntza.

Berrikuntza: gaztelaniaz eta ingelesez ere oinarrizko ikastaro bana emango dugu, sarearen bitartez mundu osora heltzeko!

Dantza nahieran urratsez urrats / danza a la carta paso a paso / dance on demand step by step

Zuri egokitutako metodoa, denbora duzunerako. Edozein ordutan eta Internetera konektatutako edozein gailutik dantzan ikasteko eta jarduteko aukera izango duzu, ikastaroak zuzenean jarraitu ezin badituzu edo zure prestakuntza osatu gura baduzu, besterik gabe. 

Berton, lehen aldiz, dantza jauzi eta mutil-dantza guztien grabaketak aurkituko dituzu eta dantza soltean zure airera praktikatzeko eta inprobisatzeko urrats bilduma luzea eta aberatsa. Emozioz betetako bidea, mazurka, polka, habanera eta abarren artean. 

Noizbehinka jota edo fandango bat ere proposatuko dizugu elkarrekin dantzatzeko. 

Klaseetan erabiltzen ditugun musikak ere zure eskura jarriko ditugu lagun eta senideekin gozatzeko. Dantza zure etxera, hondartzara, mendira, plazara… hurbildu nahi dizugu, bai, 24 ordu egunero eta urteko 365 egunetan.

Masterclas-ak eta ikastaroak / masterclases y cursos / masterclasses and courses

Eta, era berean, eta ez ohiko jarduera gisa, ikastaro monografikoak eta maisu klaseak (masterclas-ak) programatuko ditugu. Gure maisu eta maistra garrantzitsuenak gonbidatu ditugu eta beraien ekarpenen zain gaude ilusioz beteta.

Oier Araolaza - Aingeru Berguices - Vanesa Castaños - Nagore de las Cuevas - Pedro Elosegi - Josu Garate - Iñaki Goirizelaia - Aritz Ibañez - Iñaki Irigoien - Claude Iruretagoyena - Jon Iruretagoyena - Jon Maya - Gari Otamendi - Arkaitz Pascuas - Pantxika Telleria - Ines Uriarte

Ikastaroa urrian hasteko prestatzen ari gara guztia, eta gure eskola digitala zernolakoa den eta zelan funtzionatzen duen jakiteko zenbait aurkezpen antolatuko ditugu zure herrian. Denbora gutxi barru horien egunari eta lekuari buruzko informazioa emango dizugu.

Sartu aikoeskola.eus helbidean, utzi zure e-maila eta egunean jarriko zaitugu.

Dantzan egingo al duzu?

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...