Dantza garaikidea eta zintzilikatutako dantza uztartzen dituen proposamen eszenikoa da Desanuda. Korapiloari buruzko gogoeta poetiko honek, hutsaren aurrean biluzteko gonbidapena dakar.
Dokumentuaren akzioak
Agenda
Node + Mundubat: Basandere
Noiz: 2025/12/16 19:00Non: Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
*ENTSEGU IREKIA Basoan bizi zen Basandere, eta berarekin topo egin zuen gazte batekin maitemindu zen. Gizakiak, oinak barik atzaparrak zituela jakitean, bere maitasun-eskariei men egin ez zienez, hurrengo egunean hil egingo zela iragarri zion, eta Basandere bera izan zen haren hiletan". Basajaunen emakumeari buruzko mito honek «Basandere» dantza-pieza sortzeko prozesuaren abiapuntu gisa balio du, krisi klimatikoak bizitzan eta emakumeetan izan dituen eraginak jorratzen dituena. Pertsonaien glosarioa: Fitxa artistikoa: Iraupena: 60 minutu
Eguberriko errituak, bisita kantatua.
Noiz: 2025/12/18 18:00Non: Baiona, Euskal Museoa
Eguberriko errituei buruzko bisita gidatua. Italieraz eta euskaraz, Madda Luzzi artistarekin.
Txintxirrin Dantza: Ehuna
Noiz: 2025/12/19 18:00Non: Dulantzi, Micaela Portilla Kultur Etxea
*Haziaraba 2025 jaialdiaren barruan. Gorputzak oihalekin eta airearekin egiten duen mugimenduaren bidez dantza jariarazi. Hori da Ehuna obrak inspiratzen duen ideia. Cristobal Balenciagaren sormen-unibertsoa haurtzaro txikirako proposamen baten abiapuntua da, eta gorputzak ehunen eta arropen bidez mugimenduarekin duen harremana aztertzen du.
Maitane Sarralde: Des(a)nuda
Noiz: 2025/12/19 18:00Non: Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoa
Airean dagoen egituran eta bertatik zintzilikatutako elementuak manipulatuz, grabitatea desafiatzen duten gorputzak ikertzen ditu lan honek. Penduluaren joan etorria, pisuaren zama, korapiloaren estutasuna eta honek sortzen duen ezegonkortasunekin topatuz.
Desªnudan, soka mutur askearen bila dagoen gorputz korapilatu batekin topatuko gara.
Kukai: EzBerdin berdinak
Noiz: 2025/12/19 19:00 ${linebreak} 2025/12/20 19:00Non: Donostia, Tabakalera
Zer esan nahi du euskaldun izateak gaur? Eta bihar? EzBerdin Berdinak ez da ikuskizun soila: hausnarketa sortzailea baizik. Arteen bidez, emozioa eta pentsamendua uztartzen dira, eta publikoarekin batera gure nortasunaren etorkizuna irudikatzeko gonbidapena da. Euskal nortasun garaikidearen dimentsio berriak azaleratu eta gure ondarearen interpretazio ireki eta inklusiboak lantzeko aukera izango duzu, KUKAI Dantza Taldeak eta beste hamaika sortzaile lagunduta. Iraupena: 110 min
Gil Harush: Ibaia
Noiz: 2025/12/19 20:00Non: Zumaia, Aita Mari Antzokia
Gorputzaren mugimenduaren eta indarraren bidez, interpreteek kontzientziaren erritmoak, distrazioaren pisua eta unean bertan egotearen erronka aztertzen dituzte: "Ibaia ikusten ez baduzu, bertan zaude. Errealitateak maiz norabide askotara eramaten gaituen honetan, mindfulness-ak geuregana itzultzeko bidea eskaintzen digu, zarataren erdian lasaitasuna aurkitzeko oroigarri bat". Sorkuntzak mugimenduaren eta narrazio fisikoaren elementuak uztartzen ditu; hitzak urriak diren arren, gorputzen adierazpenak mugarik gabeko esperientzia ikusgarria sortzen du. Eszenak adimenaren bidaien isladak dira: azkar eta kaotikoetatik, urmael bareetara, zatiketatik osotasunera. Bizitzaren korrontearekin bat egitea zer den esploratuz, hari aurre egin beharrean. Harri batek geldirik dirau ibaiaren ondoan eta bitartean, bizitzaren ur-lasterrak etenik gabe igarotzen dira haren ondotik. Gizarteko hainbat esparrutako pertsonak elkartu dira mindfulness-aren esplorazio komun bat elkar banatzeko. Irakasleak, ikasleak, amak eta profesionalak dira. Bakoitzak bere esperientzia eta sentiberatasuna ekartzen ditu sorkuntza honetara. Egiten duten benetako interpretazioak, inperfekzioaren edertasuna islatzen du, mindfulness-aren ideiarekin bat eginez. Izan ere, honek ere ez du perfektua dena bilatzen, baizik eta onarpena, unean egotea eta uretan erabat murgiltzea. Interpreteen mugimenduak ez dira urteetako prestakuntzak findutakoak, baizik eta egiazko adierazpen zintzoak eta ausartak, eguneroko entrenamenduaren eta batzuetan ezinezkoa dirudienaren aurrean jartzeko adorea dute: Fitxa artistikoa:
Ibaitik ateratzeko.
Axeri dantza: Herri baten erritua
Noiz: 2025/12/20 11:00Non: Andoain, Bastero Kulturgunea
Aduna eta Andoaingo Axeri Dantzaren iraganeko oihartzunek etorkizuneko ahotsekin egingo dute topo Aitor Arrutik zuzendutako dokumental honetan. Tradizio bat berreskuratu eta eguneratzearen erronkak erakusten dituen ikusentzunezko bidaia bat. *Gonbidapenak eskuratzeko gerturatu Bastero Kulturguneko atarira, jadanik eskuragarri.
Dantzaldia: Patxi eta konpania
Noiz: 2025/12/20 18:00Non: Hernani, Plaza Berri
Santo Tomas eguna dela eta dantzaldia izango da Hernanin Patxi eta konpaniarekin. *Eguraldi txarrarekin, Atsegindegin
Ballet Clásico Internacional: Beltxargen aintzira
Noiz: 2025/12/20 19:00Non: Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa
Nazioarteko Ballet Klasikoa konpainiak P. Tchaikovskyk konposatutako lan klasiko zoragarriaren bertsioa eskainiko digu, Eugeny Gurenkoren eszenografia ikusgarriarekin eta nazioarteko bakarlari bikainekin. “Zisneen Lakua” ballet klasiko unibertsalaren harribitxiak ongia eta gaizkiaren arteko gatazkari buruzko dikotomian murgilduko gaitu. Kontakizunak dioenez, Sigfrido printzea, 21 urte bete berritan, basoan barrena sartu eta Odettekin elkartuko da, Rothbart maltzurrak sorgindutako printzesa zisnearekin. Sigfridok maitasuna aginduko dio betirako, baina amarru anker bat tarteko, Zisne Zuriari barik, Zisne Beltzari egingo dio promesa. Egin duen akatsaz ohartuta, basora itzuliko da maitearen bila. Nazioarteko Ballet Klasikoa, Andrey Sharaeyren zuzendaritzapean eta Royal Czech Ballet eta Milango Balletarekin lankidetzan, Tatiana Solovieva Producciones-en lan berria da, zeinak 30 urte daramatzan kalitate oneneko ikuskizunak taularatzen, begirune handiz eta xehetasun txikienari ere arreta jarriz. Izan ere, makina bat sari jaso ditu.
Dokumentuaren akzioak


