Dokumentuaren akzioak
Agenda

Paloteadoa
Noiz: 2025/08/16 19:30Non: Monteagudo
San Roke egunean, abuztuaren 16an dantzatzen dute paloteadoa bertako dantzariek.

Dantzarinak: Xebastian, Mintza Hadi!
Noiz: 2025/08/17 16:30Non: Armendaritze
Oroimen hortan oinarrituz, Dantzarinak elkarteak 1990eko hamarkada arakatu nahi du: antzerki talde berrien sorrera, euskal elkarte eta euskal kulturaren garatzea. Gizon baten pasio batetik abiatuz, gure iragana eta oraia kondatuko dautzuegu. Lekukotik mundu zabaleraino, Armendaritzeko esperientziak guzientzat balio izanen du! Armendaritzen, 390 herritarrekin, dinamika haundi bat sortu da. Euskal kantua betidanik entzun da hemen: elizan, herriko bestetan, edo antzerkiko atsedenaldietan haurrek kantatzen dutelarik. Eta 2021etik goiti, euskal dantzak irakasten dira herritarreri. Horrela, herritar batzuek pentsatu dute : zergatik ez ikuskizun bat sortu, euskal tradizio guziak elkartzen dituena : antzerkia, kantua eta dantza? 90 dantzari, 18 antzerkilari, 35 kantari, 10 dendari, eta laguntzaile andana bat elkartu dira Xebastieni ohore emaiteko! Profesional batzuk ere gurekin dabiltza, gogotsu. Abentura haundi bat da, euskal balore eta ohiturak eguneratuz, biziarazteko. Hori da gure xedea! Plaza hunek bil ditzala belaunaldi zahar eta berriak, euskararen inguruan, gure hizkuntza eder hunen inguruan!

Lakuntzako Pertzaren dantza
Noiz: 2025/08/18 11:00Non: Lakuntza, Aralar Santutegia
Abuztuko Ama Birjinaren ondoko igandean ospatzen da Lakuntza Pertza festa, Aralarko santutegian. 11:00etan meza ospatu, eta ondoren tripotak, ardoa eta ogia banatzen ditu Lakuntzako Pertza elkarteak, eta Bil-toki gazte elkarteko kideek Lakuntzako Pertzako eguneko dantzak eskaintzen dituzte. Makil-dantza batekin hasten dira, astoa dantzarien artean lagunduz, eta ondoren alkate-dantza egiten dute.

Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2025/09/05 19:30Non: Gasteiz, Florida Parkea
Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina); 19:30ean (iraila).Dantza plazan 2025

Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2025/09/12 19:30Non: Gasteiz, Florida Parkea
Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina); 19:30ean (iraila).Dantza plazan 2025
Dokumentuaren akzioak