Dokumentuaren akzioak
Agenda

Erregelak
Noiz: 2025/08/15 12:00Non: Gernika-Lumo
11:30 Meza nagusia. Ostean, Erregelak Elai Alai taldearen eskutik eta ohiko kopaua.

Dantzari-dantza eta erregelak
Noiz: 2025/08/15 12:00Non: Mañaria
Mañariako ezpata-dantzariek dantzari-dantza eta erregelak egingo dituzte meza ostean.

Dantzakia
Noiz: 2025/08/15 12:00Non: Etxarri Aranatz
Dantzakia deitzen zaio Etxarri Aranatzen egiten duten soka-dantzari. Hau, San Kiriko, San Adrian eta abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean dantzatzen da.

Soka-dantza
Noiz: 2025/08/15 12:00Non: Arantza
Ama Birjinaren egunean meza ostean herritarrek soka-dantza egingo dute.

Bikoteen ingurutxoa
Noiz: 2025/08/15 19:00Non: Leitza
San Tiburtzio jaietan ingurutxoa hainbat aldiz egiten da Leitzan: *Abuztuko jaiez gain, urriko lehen larunbatean, Aurrera elkartearen egunean ere dantzatzen da bazkalostean arratsaldez.

Paloteadoa
Noiz: 2025/08/15 20:30Non: Murchante
Murchanten 2008an berreskuratu zen paloteadoa eta herriko festetan, abuztuaren 15ean egiten dute.

Oilasko biltzea
Noiz: 2025/08/16 07:30Non: Aizarna
07:30ean Aizarnako gazteak baserriz baserri arituko dira oilaskoak biltzen eta zahagi-dantza dantzatzen.
14:30ean Oilasko biltzaileen aurreskua plazan.
Arratsaldean zehar, oilasko biltzaileak herrian zehar ibiliko dira eta etxez etxe zahagi-dantza egingo dute.

San Roke ezpata-dantza eta soka-dantza
Noiz: 2025/08/16 09:30Non: Deba
9:30ean Plaza Zaharrean Gure Kai dantza taldekoek ezpata-dantza dantzatuko dute, San Rokeren irudiaren aurrean. Jarraian, Udalbatza eta eta herritarrak San Roke ermitara igoko dira prozesioan, bertan meza nagusia egongo da. 12:30ean soka-dantza egingo dute Gure Kai dantza taldeko kideek zezen plazan.

Aurreskua
Noiz: 2025/08/16 12:15Non: Azkoitia

Paloteadoa
Noiz: 2025/08/16 19:00Non: Cabanillas
Cabanillasko paloteadoa, mende oso batez galduta egon ostean, 2014ko San Roke festetarako berregin zuten Tresmontes elkarte kulturalaren ekimenez.
Dokumentuaren akzioak