Dokumentuaren akzioak
Agenda

Aurreskua
Noiz: 2025/08/16 12:15Non: Azkoitia

Paloteadoa
Noiz: 2025/08/16 19:00Non: Cabanillas
Cabanillasko paloteadoa, mende oso batez galduta egon ostean, 2014ko San Roke festetarako berregin zuten Tresmontes elkarte kulturalaren ekimenez.

Paloteadoa
Noiz: 2025/08/16 19:30Non: Monteagudo
San Roke egunean, abuztuaren 16an dantzatzen dute paloteadoa bertako dantzariek.

Burnt + Grietas + Tales to Disturb
Noiz: 2025/08/16 20:00Non: Iruñea, Jito Alai Frontoia
*2025eko Harresietako Jaialdiaren 2025eko Dantza Zoroan programaren barne. Cía Lasala. Judith Argomaniz-ek zuzendutako dantza garaikideko konpainia. 2013an sortutako konpainiak sari asko jaso ditu, eta haren lanak errekonozimendua jaso du bai Espainian, bai Europan, bai eta Taiwanen eta Kanadan ere Alba De Miguel (Logroño). Diziplina anitzetan aritzen den artista da, arte performatiboetan, dantzan eta koreografia-zuzendaritzan espezializatua. “G R I E T A S” antzerki fisikoko eta dantzako solo bat da, egun Espainian eta Alemanian barrena taularatzen ari dena. Laura Daelemans Holandako dantzari, koreografo eta artista bisual bat da, koreografia batzuk egin ditu Europako sona handiko zenbait dantza-akademia eta erakunderentzat.

Alurr dantza taldea: Sustraien Taupada
Noiz: 2025/08/16 20:00Non: Donostia, Donostiako Plaza Berria
*Donostiako 2025eko Aste Nagusiaren barne. Alurr Dantza Taldea Ibarran egoitza duen dantza taldea da. Talde honek 1995ean hasi zuen bere ibilbidea eta dantza tradizionalaren irakaskuntza oinarritzat harturik proiektu pertsonal bat eratzen joan da orduz geroztik, beti ere dantzatik baino haratago dagoen ikusmira batekin.Koreografo ospetsu eta dantzari gazteen ekarpen berritzaileek, euskal pausu eta dantza tradizionaletan oinarritutako koreografia berriak sortzeko aukerak ahalbidetu ditu. Horrela izanik eta oinarri tradizional batetik abiaturik, nortasun berritzaile bat lortu dugu. Dantza tradizional, klasiko eta garaikideak elkartu eta alderdi hauek gure musika, erritmo eta jantzietara eramaten ditugu. Antzeztokiko estetika ere mailarik altuenean zaintzen saiatzen gara. Alurrek, bere ikuskizun eta dantzak batik bat Euskal Herriko probintzia ezberdinetan erakusten saiatu arren, bere lanak beste hainbat txokotan erakusteko aukera ere izan du, hala nola, Frantzia, Eslovenia, Alemania, Irlanda, Italia, Galizia eta Katalunian. Lan honen ondorio dira urtez urte Alurrek antzeztokietara eraman dituen ikuskizunak: Sua (2008), Oinazez (2010), Izanak Dirau (2012), 1512 (2012), Uztartuz (2012), Soinaz (2013), Bi punturen artean (2015), Lanabesak (2015), Maruxak. "Sustraien Taupada" dantza-lanak euskal kulturaren oinarrietan eta dantza tradizionalaren elementuetan oinarritutako berrirakurketa eskaintzen du. Gure kulturaren aberastasunez baliatuz, gaurkotasunetik begiratzeak eraldaketarako irekiera eta aukera berriak sortu bait dizkigu. Zuberoako maskaradaren Zamaltzain pertsonaia abiapuntu hartuta, Euskal Herriko txoko ezberdinetako tradizio eta ohiturak aztertzen jarraitu nahi izan dugu. Haietako bakoitzak sortzen dizkiguten bihotzkaderi jarraituz, esentzia galtzen ez duen forma berrietara iristeko asmoarekin. Sustraietan oinarrituta, mugimendu eta hausnarketa sakonak sortuz; esperimentazioaren bidez, etorkizunari begira dagoen erritmo berri bat eraikitzen da”

Berriketan: Arima
Noiz: 2025/08/16 20:30Non: Laudio, Alberto Acero Plaza

Lakuntzako Pertzaren dantza
Noiz: 2025/08/17 11:00Non: Lakuntza, Aralar Santutegia
Abuztuko Ama Birjinaren ondoko igandean ospatzen da Lakuntza Pertza festa, Aralarko santutegian. 11:00etan meza ospatu, eta ondoren tripotak, ardoa eta ogia banatzen ditu Lakuntzako Pertza elkarteak, eta Bil-toki gazte elkarteko kideek Lakuntzako Pertzako eguneko dantzak eskaintzen dituzte. Makil-dantza batekin hasten dira, astoa dantzarien artean lagunduz, eta ondoren alkate-dantza egiten dute.

Dantzarinak: Xebastian, Mintza Hadi!
Noiz: 2025/08/17 16:30Non: Armendaritze
Oroimen hortan oinarrituz, Dantzarinak elkarteak 1990eko hamarkada arakatu nahi du: antzerki talde berrien sorrera, euskal elkarte eta euskal kulturaren garatzea. Gizon baten pasio batetik abiatuz, gure iragana eta oraia kondatuko dautzuegu. Lekukotik mundu zabaleraino, Armendaritzeko esperientziak guzientzat balio izanen du! Armendaritzen, 390 herritarrekin, dinamika haundi bat sortu da. Euskal kantua betidanik entzun da hemen: elizan, herriko bestetan, edo antzerkiko atsedenaldietan haurrek kantatzen dutelarik. Eta 2021etik goiti, euskal dantzak irakasten dira herritarreri. Horrela, herritar batzuek pentsatu dute : zergatik ez ikuskizun bat sortu, euskal tradizio guziak elkartzen dituena : antzerkia, kantua eta dantza? 90 dantzari, 18 antzerkilari, 35 kantari, 10 dendari, eta laguntzaile andana bat elkartu dira Xebastieni ohore emaiteko! Profesional batzuk ere gurekin dabiltza, gogotsu. Abentura haundi bat da, euskal balore eta ohiturak eguneratuz, biziarazteko. Hori da gure xedea! Plaza hunek bil ditzala belaunaldi zahar eta berriak, euskararen inguruan, gure hizkuntza eder hunen inguruan!

Polliki dantza taldea: Ireki ez hesteko
Noiz: 2025/08/17 18:00Non: Luhuso, Plaza
*Luhusoko besten karietara. Konpainiak ikusgarriaren bitartez, hainbat herri eta probintzietan dantzatzen diren fandango eta jotak eginen ditu, hala nola, Asturias, Galizia, Aragoi, Bizkaia, Gipuzkoa, Bilibia eta Lapurdikoak. 11 emazte eta 11 gizonez osatua, jota eta « fandangillo » - en sotiltasunak erakutsi nahi izan ditu, estilo ezberdinak, goxotasuna eta bikoteko harremanak landuz. Kantatutako koplek, dantzen segida hartzen dute. 35 minutuko animazio, bizi eta alaia, plazeko dantzaldi baten gisaren partekatzea du helburu. Jantziak 50. hamarkadakoak izanen dira, garaiko giroan publikoa murgiltzeko.

El Chapi: Alma, Cuerda eta Tacón
Noiz: 2025/08/17 21:00Non: Burlata, Francisco Zubiate "Parrita" plaza
*Burlatako 2025eko Jaien barruan.
Alma, Cuerda eta Tacón abestietan diziplina guztiei ematen zaie garrantzia; ikuskizun honen musika konposatu duen José María Jiménezen ukitu maisua, Pedro Bautista «Titi» eta Eugenio Tejeroren «Konfu» kanta puru eta modernoa, azken honek bere letrak ekarriz. Instrumentu garaikideagoak ere sartzen dira, hala nola Juan Caballeroren baxu elektrikoa eta Josue Barresen perkusioak. Azken horiek bi zutabe ematen dituzte errepertorioaren karga erritmikoari eusteko: martineteak, fandangoak, buleriak, pozak, seguiriyak, jaleoak, tangoak eta soleá.
Dokumentuaren akzioak