Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Iron Skulls Co: Famulus 4.0

Iron Skulls Co: Famulus 4.0

Noiz: 2025/05/17 23:30
Non: Leioa, Errekalde Naranjos

*Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan.

(Haurrentzako)

6 x 6 metroko goi-lautada, mugatua baina aldi berean infinitua. Lau pertsona eta txakur robot bat. Gizakiaren eta artifizialtasunaren arteko elkarrizketa bat. Mugimenduaren bidez kontatutako autofikzio bat. Hiperkonexioaren eta automatizazioaren garaiko lotura sozialen hauskortasuna aztertzen duen ikuskizun bat. Famulus 4.0k unibertso fisiko eta emozional bat eraikitzen du, non erreala eta digitala baimenik gabe gurutzatzen diren. Famulus (zerbi­tzaria) latinezko terminoan eta Laugarren Iraultza Industrialean inspiratuta, gaur egungo adimen artifizialari, teknologiaren erabilerari eta egungo aro digitaleko lotura afektiboei buruzko diskurtsoekin elkarrizketan jarduten du lanak.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Iron Skulls Co
  • Zuzendaritza: Iron Skulls Co
  • Musika: Miguel Martín
  • Koreografia: Luis Muñoz, Diego Garrido, Moisés "Moe", Héctor Plaza
  • Antzezleak: Luis Muñoz, Diego Garrido, Moisés "Moe", Héctor Plaza

Gehiago irakurri

Cía Universo Paralelo: Jacaranda

Cía Universo Paralelo: Jacaranda

Noiz: 2025/05/18 11:00
Non: Leioa, Merkatarien Gunea

* Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan.

* Haurrentzako ikuskizuna.

Landareen izerdia haien odola da, naturaren zainetan barrena doan bizi-likidoa. Ura eta mantenugaiak garraiatzen ditu askotariko tamaina, lodiera eta koloreak dituzten eta toki batetik eta bestetik datozen gorputzetara. Landare-izerdia da zuhaitzei gorantz eragiten dien odola. Jakin badakigu zuhaitzak oxigeno-iturri aberatsa direla munduan, baina oraindik hamaika gauza ditugu haiei buruz jakiteke. Jacarandá alderdi misteriotsu horretan barneratzen da, infinituaren altzoan. Txotxongilo eta forma bizidunen antzerki ikuskizun bat da, eta naturaren unibertso ezkutu zein misteriotsua arakatu nahi du. Hala, argitara ateratzen ditu izaki askok bizilekutzat dituzten lilura botanikoak, koloreak eta erritmoak. Oraindik ezagutzen ez dugunak ez du mugarik.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Adriana Melo, Magnum Soares
  • Zuzendaritza: Magnum Soares
  • Musika: Duda Somtopia
  • Eszenografia: Élio Antunes, Magnum Soares
  • Koreografia: Magnum Soares
  • Antzezlea: Magnum Soares

Gehiago irakurri

San Roke ezpata-dantza eta soka-dantza

San Roke ezpata-dantza eta soka-dantza

Noiz: 2025/05/18 11:00
Non: Deba

Maiatzeko hirugarren asteburuan ospatzen da Debarren Eguna. Igandean, San Roke ermitan ezpata-dantza egingo dute 11:00etan eta plazan aurreskua aterako dute 13:00etan Gure Kai dantza taldearen eskutik.

 

 

Gehiago irakurri

Kresala: Ravel

Kresala: Ravel

Noiz: 2025/05/18 12:00
Non: Donostia, Zuloaga Plaza

«Ravel» obra Maurice Ravel lapurtarra, nazioarteko euskal musikagile ezagunena Ziburun jaio zeneko 150 urteurrena gogora ekartzen du. Horretarako, Maurice Béjart koreografo ospetsuak egindako «Bolero» izeneko bere lana aukeratu dugu. Euskal kulturaren hainbat alderdi biltzen dituen mosaiko bat berrinterpretatzen dugu zenbait egile nabarmenekin,
hala nola Azkue, Aita Donostia, Riezu edo Beltran bezalakoekin, XX. mendeko Europako mugimendu historiko inpresionisten eta espresionisten azterketa bateratua eginez.

«Ravel»-en dantza tradizionalen inguruko ikuspuntu irekia eta zabala erakusten da, bai bere forma preklasikoetan zein bide berrien bilakaeran, historiaren irakurketa partzialak ikertzeko, haztatuz eta etorkizunean emango diren beste interpretazio batzuei sarrera emanez. Etengabeko mugimenduan dagoen ezagutza-denbora bat konfiguratzeko pultsiotik osatutako lana da. Hizkuntza berrituen eremua irekitzen duten beste kontakizun batzuk eskaintzen dituzten mugarriak barneratuz.

  • Zuz. Art. eta koreografia: Faustino Aranzabal
  • Dantza maisu-maistrak: Idoia Ibarzabal, Josu Sagardia, Jone Murua, Nora García
  • Musika egileak: XVII-XXI. mendeetako bildumaren collage musikala
  • Dantza interpreteak: 120 ikasle (haurrak, gazteak eta helduak)
  • Argiztapen diseinua: Inma Irazustabarrena - Eragin.stac

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: Haurreskolari

Tio Teronen semeak: Haurreskolari

Noiz: 2025/05/18 13:30
Non: Zuia

Honela aurkezten du Tio Teronen semeak konpainiak ikuskizuna: "Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!!"

Gehiago irakurri

Disiden.Cía: Bipidestrukzioa

Disiden.Cía: Bipidestrukzioa

Noiz: 2025/05/18 18:00
Non: Zizur Nagusia, Kultur Etxea

*Haurrentzako ikuskizuna

Bipedstrukzioa edozein izakirentzako dantza da. Munstro, estralurtar, zentzugabe eta haserre-gabe, gorputzen aldarrikapena da. Zalantzak igarotzeko laguntza ematea. Gaur, edonor izaten baimentzea. Adin guztientzako ikuskizuna, nortasunari buruzko  erantzunik gabeko galderan.

Bi izaki aspertu egiten dira bi oinen gainean ibiltzeaz. Beste unibertso batetik iritsita lurrean zehar mugitzeko duten benetako modua bilatzen dute. Planeta honetan aurrera¿ jarraitzeko modu bakarra, gure bi oinetatik haratago, gure lagunengan oinarritzea, komunitatea eraikiz.

Bipedestrukzioa, LGTBIQA+ kontzientziadun dantza garaikideko ikuskizun familiarra. Etengabeko jolas bat umorezko atximurkekin, nor naizen? Zer izan nahi dudan? bilaka.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza eta koreografia: Disiden.Cía
  • Interpretazioa: Martín Los Arcos y Marcia Vázquez
  • Soinu diseinua: Evil Kate
  • Jantzien diseinua: Laura Merchán
  • Argiztapenaren diseinua: Eder Echaide, Daniel Marín,
  • Eszenografia: Ghislaine Verano
  • Argazkia: Laura Merchán
  • Eszena eta ahots aholkularitza: Ánxela Blanco, Alfredo Rodríguez
  • Bideoa: Iker Oiz
  • Bitartekaritza aholkularitza: Olatz Larumbe

Gehiago irakurri

Malandain: Soireé de Ballets

Malandain: Soireé de Ballets

Noiz: 2025/05/18 19:00
Non: Donostia, Victoria Eugenia

Dantza eta heriotza nahasten dituen gaua. Irekieran, Nocturnes lanean, dantzariak eta musika horma-irudi malenkoniatsu bikain baten bila doaz, Frédéric Chopinen musika dotoreak, Thomas Valverdek pianoan zuzenean interpretatuak, eraman dezan utziz.

Bigarren zatian, 22 dantzariek lehen aldiz aurkeztuko dute Thierry Malandainen sorkuntza berria, Danse Macabre izenekoa, Camille Saint-Saënsen doinuek eramana, dantza neoklasiko birtuoso eta musikalki sakon baten promesa eginez.

Nocturnes
Iraupena: 28´
Zuzeneko piano-jotzailea. Musika: Frédéric Chopin

Atsedenaldia
Iraupena: 15´

Danse macabre  (Estreinaldia)
Iraupena: 40´
Musika: Camille Saint-Saëns

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendari artistikoa eta koreografoa: Thierry Malandain
  • Ballet-maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro, Frederik Deberdt
  • Dantzariak: Noé Ballot, Giuditta Banchetti, Julie Bruneau, Elisabeth Callebaut, Raphaël Canet, Clémence Chevillotte, Mickaël Conte, Loan Frantz, Irma Hoffren, Hugo Layer, Guillaume Lillo, Claire Lonchampt, Timothée Mahut, Julen Rodríguez Flores, Neil Ronsin, Alejandro Sánchez Bretones, Yui Uwaha, Chelsey Van Belle, Patricia Velázquez, Allegra Vianello, Laurine Viel, Léo Wanner
  • Piano-jotzailea: Thomas Valverde

Gehiago irakurri

Marta Coronado: Impressions

Marta Coronado: Impressions

Noiz: 2025/05/18 19:30
Non: Iruñea, Baluarte Auditorioa

Impression siragankortasunaren edertasunaren eta bizitza definitzen duten une intimoen ospakizun bat da, artista inpresionistek naturaren edertasun iheskorra eta giza emozioa harrapatzea bilatzen zuten modu berean. Debussy eta Ravelen koreografia eta musikaren bitartez, ikusleei mundua sentipenen lente baten bidez esperimentatzeko gonbita egiten die, denboraren joanak uzten dituen inpresio beti aldakor baina oso durunditsuak gogora ekarriz. Dantza pieza hau hausnarketa bat da, pertsonek gugan uzten dituzten arrastoek denboraz haratago nola irauten duten hausnartzeko, gure arimetan sakonki grabatuz. Koreografiak, testuinguru horretan, naturaren iheskortasuna atzemateaz gain, giza elkarreraginek gure oroimenean eta emozioetan marka ezabaezina uzten duten une erabakigarriak ere atzematea du helburu.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaria: Marta Coronado
  • Koreografia-laguntzailea: Clarissa Costagliola
  • Sorkuntza: Faktoria Choreographic Center eta 7. belaunaldiko training taldeko ikasleak
  • Dantzariak: Romane Lambert, Amaia Martínez Lorente, Ariadna Gelabert i Pol, Marilou Le Luherne, Gaia Tamagnini, Maëlys Pignon, Marta Patiño Hidalgo, Carla Escamilla Soria, Rachel Delattre, Natalia Belén Fernandez Torrejón, Joséphine Thomas, Iván Montero, Lucía Penalba de los Santos, Saioa Iraizoz Erviti, Molly Maclean, Rosa Guri Cabero, Zoe Aldekoa, Julie Van Minnebruggen, Ivitch Andrade Veras

Gehiago irakurri

Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen (4. saioa)

Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen (4. saioa)

Noiz: 2025/05/23 18:30
Non: Elgeta, Espaloia kafe-antzokia.

MINTEGIA (4. saioa)

Gaurko gaia: jauziak (aurreko saioaren jarraipena)

  • Jauzien dantzan, autonomiaren bidean.
  • Jauziak musikatik dantzatzea (ez 'urratsetatik'): musika ulertu - musikatik urratsetara - musika sentitu - musikarekin jolastu
  • Urratsak gutxiago markatuta, edo batere markatu gabe dantzatzea.
  • Askatasuna, norberaren espresioa, aniztasuna.

 

Nori zuzenduta:

  • Jauziak sentitzen sakondu nahi duten eskarmentudun dantzariei
  • Dantza-irakasleei
  • (Baldintzak: jauzien dantza-sisteman eskarmentu nahikoa, ezagutzea, gutxieneko maila duina, eta ikuspegia irekitzeko jarrera)

 

Ordutegia: 18.30 - 22.00

Parte-hartzea: 10,00 euro

Laguntzailea: Elgetako Udala

Gehiago irakurri

Gasteiz Dantza Plazan

Gasteiz Dantza Plazan

Noiz: 2025/05/23 20:00
Non: Gasteiz, Florida Parkea

Udal Folklore Akademiak dantzaren zentsu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz hartzeko aukera izango du.

 

Dantza plazan 2025

  • Maiatzak: 16, 23 eta 30
  • Ekainak: 6 eta 20
  • Irailak: 5 eta 12

 

Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina); 19:30ean (iraila).

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abuztua 2024 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Iraila 2024 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
« Urria 2024 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031