Dokumentuaren akzioak
Kresala: Ravel
«Ravel» obra Maurice Ravel lapurtarra, nazioarteko euskal musikagile ezagunena Ziburun jaio zeneko 150 urteurrena gogora ekartzen du. Horretarako, Maurice Béjart koreografo ospetsuak egindako «Bolero» izeneko bere lana aukeratu dugu. Euskal kulturaren hainbat alderdi biltzen dituen mosaiko bat berrinterpretatzen dugu zenbait egile nabarmenekin,
hala nola Azkue, Aita Donostia, Riezu edo Beltran bezalakoekin, XX. mendeko Europako mugimendu historiko inpresionisten eta espresionisten azterketa bateratua eginez.
«Ravel»-en dantza tradizionalen inguruko ikuspuntu irekia eta zabala erakusten da, bai bere forma preklasikoetan zein bide berrien bilakaeran, historiaren irakurketa partzialak ikertzeko, haztatuz eta etorkizunean emango diren beste interpretazio batzuei sarrera emanez. Etengabeko mugimenduan dagoen ezagutza-denbora bat konfiguratzeko pultsiotik osatutako lana da. Hizkuntza berrituen eremua irekitzen duten beste kontakizun batzuk eskaintzen dituzten mugarriak barneratuz.
- Zuz. Art. eta koreografia: Faustino Aranzabal
- Dantza maisu-maistrak: Idoia Ibarzabal, Josu Sagardia, Jone Murua, Nora García
- Musika egileak: XVII-XXI. mendeetako bildumaren collage musikala
- Dantza interpreteak: 120 ikasle (haurrak, gazteak eta helduak)
- Argiztapen diseinua: Inma Irazustabarrena - Eragin.stac
Dokumentuaren akzioak