Dokumentuaren akzioak
44. Arabako Dantzari Eguna
Oso egun garrantzitsua gerturatzen ari da Arabako Dantzarien Biltzarrarentzat, Arabako Dantzari Eguna da antolatu ohi dugun urteroko hitzordua. Topaketa hau izan daiteke gure egutegietan datarik garrantzitsuenetarikoak, urteko gainerako ekitaldiei garrantzirik kendu gabe.
Baina ekitaldi garrantzitsua dela diogunean, Araban federatuta dauden dantza-talde guztiak, beren dantza-jantziak prestatzea, arkuak, kriskitinak eta makilak bezalako beharrezko materialak autobus ezberdinetan igotzen direlako helmuga berera joateko. Agurain da aurten elkartuko garen herria.
Datorren larunbatean, ekainak 10, federatutako taldeek parte hartuko dute: Adurtza D.T, Oketa Alai D.T, Haize Dulantzi D.T, Orbela Alai D.T, Arantzabela D.T, Ioar D.T, Eguzkilore D.T, Jare D.T, Untzueta D.T, Jeiki D.T. (azken hau Aguraingoa da) eta Dardara (hau ere Aguraingoa da, ez daude federatuta, baina herri berekoak direnez ekitaldi horretan parte hartzera gonbidatu ditugu). Aurten 400 dantzari eta musikari elkar izango ditugu.
Kalejira batekin hasiko gara goizeko 12:00etan Aguraingo kaleetan zehar eta ondoren dantzei hasiera emango zaie San Juan plazan. Ondoren, bazkari bat egingo dugu parte hartzaile guztientzako eta 18:00etatik aurrera erromeria edukiko dugu.
Dokumentuaren akzioak