Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Plaza dantzen ikastaroa urriaren amaieratik aurrera Beasainen, Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Plaza dantzen ikastaroa urriaren amaieratik aurrera Beasainen, Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Plaza dantzen ikastaroa urriaren amaieratik aurrera Beasainen, Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Plaza dantzen ikastaroko kartela (Ostadar Dantza Taldea, 2018)

Aurreko ikasturteetan Ostadar Dantza Taldeak antolatutako plaza dantzen ikastaroak harrera ona izan duela ikusita, 2018-2019. ikasturtean ere deialdi irekia antolatzea erabaki dugu, aurreko urteetako taldeak mantentzearekin batera. Ikastaroaren helburu nagusia plaza dantza gisa ezagutzen ditugun koreografiak irakastea, eta hauei buruzko azalpenak ematea da.

Ikastaroa Ostadar Dantza Taldearen egoitzan (Beasaingo Oriamendi kaleko 10. zenbakia) eskainiko da, astean behin ordubetez egingo diren saioetan

 

Ikastaroan izena emateko:

 Ikastaroan izena eman nahi duenak egun eta ordu hauek aukeratu ahalko ditu.

  • Asteartetan, 18:30etatik 19:30etara
  • Asteazkenetan, 18:30etatik 19:30etara

 

Egiten diren eskakizun kopuruen arabera erabakiko dugu talde bakarra edo gehiago osatu.

Izena emateko interesatuta dagoena modu hauetara jar daiteke gurekin harremanetan:

  • Gure helbide elektronikora idatzita (ostadardt@gmail.com). Mezua idazterakoan gai gisa “Plaza dantzen ikastaroa” idaztea eskatzen dugu.
  • Telefonoz edota WhatsApp bidez telefono honetara deituta: Irati (689 27 60 74)
  • Sare sozialen bidez: Facebook (Ostadar Dantza Taldea) eta Twitter (@OstadarDantza)

 

Baldintzak eta oharrak

  • Nahiz eta ikastaroan izena emateko ez den adin-mugarik izango, ikastaroa batez ere jende helduari zuzendutakoa da.
  • Ikastaroko ordainketaren informazioa, izena ematen dutenei jakinaraziko zaie.
  • Izena emateko azken epea urriaren 26a, ostirala izango da.

 

Azkenik, Ostadar Dantza Taldetik ikastaroan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta dantza eginez astero tarte atsegin bat igarotzera. Zuen zain izango gaituzue!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com