Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Plaza dantzen ikastaroa Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Plaza dantzen ikastaroa Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Plaza dantzen ikastaroa Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Plaza dantzen ikastaroko kartela

Ostadar Dantza Taldeak plaza dantzen inguruko ikastaroa antolatu du hiruhilabete honetarako. Ikastaroaren helburu nagusia dantza mota hauek dantzatzen irakastea, eta hauen inguruko azalpenak ematea izango da. Ikastaroaren iraupena 8-9 aste ingurukoa izango dela aurreikusten da (urriko azken astetik Eguberriak arte). Saioak astean behin egingo dira ordubete inguruko iraupenarekin Ostadar Dantza Taldearen egoitzan (Beasaingo Oriamendi kaleko 10. zenbakia).

Ikastaroan izena emateko:

Ikastaroan parte hartzeko interesatuta bazaudete, modu hauetara jar zaitezkete gurekin harremanetan:

  • Gure helbide elektronikora idatzita (ostadardt@gmail.com). Mezua idazterakoan gai gisa “Plaza dantzen ikastaroa” idaztea eskertuko genuke.
  • Telefonoz edota WhatsApp bidez 610 873 811(Jon Zubeldia) zenbakira deitu/idatzita.
  • Dantza klaseetako ordutegian gure egoitzara azalduta (astelehen, astearte eta ostegunetan 17:00etatik 18:30era, eta ostiraletan 18:00etatik aurrera).
  • Sare sozialen bidez:
    • Facebook: Ostadar Dantza Taldea
    • Twitter: @OstadarDantza

Baldintzak eta oharrak:

Ikastaroa urriaren azkeneko astean hastea aurreikusten dugunez, izena emateko azken eguna urriaren 26a (astelehena) izango da.

Ikastaroa egun eta ordu hauetakoren batean izango da, eta gurekin harremanetan jartzen zaretenon artean adostuko dugu gehiengoaren aukera zein den:

  • Asteartetan 19:00etan
  • Asteartetan 20:00etan
  • Asteazkenetan 19:00etan
  • Asteazkenetan 20:00etan

Nahiz eta ikastaroan izena emateko ez den adin-muga jakinik izango, ikastaroa batez ere helduei zuzendutakoa izango da. Ordainketaren xehetasunei dagokienez, izena ematen duzuenoi emango dizuegu beronen informazioa.

Esan bezala, ikastaroa Eguberriak arte izango dela aurreikusten da, baina jendearen harreraren arabera, urtarriletik aurrera ikastaroarekin jarraitzea aztertuko dugu.

Azkenik, Ostadar Dantza Taldetik ikastaroan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta dantza eginez astero tarte atsegin bat igarotzera. Zuen zain izango gaituzue! 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta 40 bat lagunek osatzen dugu. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com