Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Ihauterietako dantza-desfilea Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Ihauterietako dantza-desfilea Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Ihauterietako dantza-desfilea Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Aurtengo dantza-desfileko kartela

Urtero bezala, Ihauterietako larunbatean (martxoak 1), dantza-desfilea eskainiko dute Ostadar Dantza Taldeko kideek Beasaingo kaleetan zehar 10:30etatik hasita

Aurten ere, Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak ihauteriak behar bezala ospatuko ditu. Ihauterietako larunbatean, martxoak 1, urteroko ohiturari mantenduz, dantza taldeko kideek herriko kaleetan zehar desfilatuko dute goizeko 10:30etatik hasita, eta Euskal Herriko leku ezberdinetan ihauterietako egun hauetan ikus eta dantza daitezkeen koreografiak eskainiko zaizkie Beasaingo herritarrei.

 

Herritarren parte-hartzearekin euskal ihauteria ezagutaraztea da helburu nagusia

Badira urte batzuk Ostadar Dantza Taldea Beasain mailan Euskal Herriko Ihauteri ezberdinak ezagutzera ematen hasi zenetik. Horretarako, dantza-taldea beti saiatu izan da ihauterietan ikus daitezkeen dantza, pertsonaia eta koreografiak “ahalik eta txukunen” imitatzen (Lantzeko Ihauteria eta Zuberoako Maskarada, adibidez).

Horrez gain, dantza-taldeak oso garrantzitsutzat jo izan du ekintza hau gauzatzeko herritarren parte-hartzea, eta beti saiatu izan dira herritarrak bertan inplikarazten, horretarako entsegu bereziak eta deialdi irekiak antolatuaz. Aurten adibidez, herritarren parte-hartze hori sustatzeko entsegu bereziak antolatu ditu dantza-taldeak asteazkenero 19:00etan, ostiralero 20:00etan eta larunbatero 10:00etan. Dantza-taldeak garbi izan du beti edozein herritarrek parte hartu ahal izan duela bertan, inolako dantza-gaitasun berezirik gabe: “Parte hartzeko baldintza bakarra euskal kulturaz ondo pasatzeko gogoa izatea da”.

 

Aurtengo desfilearen inguruko datuak

Esan bezala, dantza-desfilea Ihauterietako larunbatean, martxoak 1, eskainiko dute Ostadar Dantza Taldekoek Beasaingo kaleetan zehar. 10:30etan irtengo dira euren egoitzatik (Oriamendi kalea, 10), eta tren geltokia, Nafarroa etorbidea nahiz Kale Nagusia zeharkatuko dituzte Bideluze plazara iritsi arte. Aurten, berrikuntza gisa Beasaingo Erraldoiak ere dantza taldekoekin desfilatzen irtengo dira. Gutxi-gorabehera ekitaldia 13:30ak aldera amaitzea aurreikusten dute dantza-taldekoek, eta deia luzatu dute egunean bertan ere ikusten ari diren Beasaingo herritarrak dantzatzera anima daitezen. 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com