Ihauterietako Beasaingo dantza-desfilea prestatzeko entsegu irekiak Ostadar Dantza Taldearen eskutik

2015/01/08
Ihauterietako Beasaingo dantza-desfilea prestatzeko entsegu irekiak Ostadar Dantza Taldearen eskutik

Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak dantza-desfilea eskainiko du Ihauterietako larunbatean (otsailak 14) Beasainen. Hori dela eta, aurten ere deialdi irekia egin du dantza taldeak jendeari  ikuskizunean parte hartzeko gonbitea luzatuz. Horretarako entsegu irekiak izango dira Ostadar Dantza Taldea...

Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak dantza-desfilea eskainiko du Ihauterietako larunbatean (otsailak 14) Beasainen. Hori dela eta, aurten ere deialdi irekia egin du dantza taldeak jendeari ikuskizunean parte hartzeko gonbitea luzatuz. Horretarako entsegu irekiak izango dira Ostadar Dantza Taldearen egoitzan (Beasaingo Oriamendi kalea, 10. zenbakia) urtarrilaren 9tik aurrera egun eta ordu hauetan:

  • Ostiraletan, 20:00etatik aurrera
  • Larunbatetan, 11:00etatik aurrera

Informazio gehiago nahi izanez gero,  ostadardt@gmail.com helbidera idatzita jarri daiteke dantza taldearekin harremanetan.