Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Beasaingo Inauterietako dantza-desfile herrikoia prestatzeko entsegu irekiak

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo Inauterietako dantza-desfile herrikoia prestatzeko entsegu irekiak

Beasaingo Inauterietako dantza-desfile herrikoia prestatzeko entsegu irekiak

Ostadar Dantza Taldea: inauterietako dantza-desfile herrikoia (2019, Beasain)

 

Urtero legez, Inaute larunbatean (martxoak 2) dantza-desfile herrikoia eskainiko dugu kaleetan zehar. Azken urteetan bezalaxe, aurten ere, dantza-taldeak herritarrak zein interesatuta dauden guztiak bertan parte hartzera gonbidatzen eta animatzen ditugu. Helburu nagusia Beasaingo herria inauterietako musikaz, kolorez, festaz eta dantzez janztea da, eta baita guztiok elkarrekin egun on bat igarotzea ere.

Horretarako, hainbat entsegu ireki antolatu ditugu honako egun eta orduetan: asteartetan (19:00etatik 20:00etara) eta ostiraletan (20:00etatik aurrera).  Entsegu guztiak gure lokalean izango dira (Oriamendi 10, Beasain). Eguneko egitarau zehatza berriz, aurrerago jakinaraziko dugu. 

Anima zaitezte! Ospa ditzagun inauteriak elkarrekin! Zuen zain izango gaituzue!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com