Beasaingo Ihauterietako dantza-desfile herrikoirako entsegu irekiak Ostadar Dantza Taldearen eskutik
Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak dantza-desfile herrikoia eskainiko du Ihauterietako larunbatean (otsailak 6) Beasaingo kaleetan zehar. Hori dela eta, aurten ere herritarrei ikuskizunean parte hartzeko gonbitea luzatu nahi die dantza taldeak, horretarako espreski antolatutako entsegu irekien bidez:
- Asteartetan, 19:00etatik aurrera
- Asteazkenetan, 19:00etatik aurrera
- Ostiraletan, 20:00etatik aurrera
- Larunbatetan, 11:00etatik aurrera
Entsegu guztiak Ostadar Dantza Taldearen egoitzan (Beasaingo Oriamendi kalea, 10. zenbakia) izango dira aste honetatik aurrera. Informazio gehiago nahi izanez gero, dantza taldearekin ostadardt@gmail.com helbidera idatzita, edota entsegu orduetan taldearen egoitzara azalduta jar zaitezkete.