Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Beasaingo aurtengo Inauterietako dantza-desfile herrikoia prestatzeko entsegu irekiak

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo aurtengo Inauterietako dantza-desfile herrikoia prestatzeko entsegu irekiak

Beasaingo aurtengo Inauterietako dantza-desfile herrikoia prestatzeko entsegu irekiak

Beasaingo Inauterietako dantza-desfile herrikoia (2020-02-22)

Urtero legez, Inaute larunbatean (otsailak 22) dantza-desfile herrikoia eskainiko dugu Beasaingo kaleetan zehar. Azken urteetan bezalaxe, aurten ere, dantza-taldetik herritarrak zein interesatuta dauden guztiak parte hartzera gonbidatzen eta animatzen ditugu. Helburu nagusia Beasaingo herria inauterietako musikaz, kolorez, festaz eta dantzez janztea da, eta baita guztiok elkarrekin egun on bat igarotzea ere.

Horretarako, gure lokalean (Oriamendi 10, Beasain), hainbat entsegu ireki antolatu ditugu honako egun eta orduetan: 

  • Asteartetan, 19:00etan
  • Ostiraletan, 18:30ean
  • Larunbatetan, 10:30ean

 

Eguneko egitarau zehatza, datozen asteetan jakinaraziko dugu.

Anima zaitezte! Ospa ditzagun inauteriak elkarrekin! Zuen zain izango gaituzue!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com