Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Atzerapenez, baina dantzan jarraituko dugu

Dokumentuaren akzioak

Atzerapenez, baina dantzan jarraituko dugu

Atzerapenez, baina dantzan jarraituko dugu

Ostadar Dantza Taldea

Dakizuenez, urteroko ohitura dugu Eguberrien bueltan Euskal Herriko hainbat dantzez osatutako emanaldia eskaintzea Beasaingo Usurbe Antzokian. Aurten, ordea, (batez ere bizitzen ari garen egoera bereziak baldintzatuta), urteroko gure emanaldi hau atzeratu behar izan dugu. Hori dela eta, okerrik ezean, 2022. urte hasieran itzuliko gara oholtza gainera.

Bestalde, abenduaren 16an, Zerainen "Baserritar jantzia? Edo XIX. mendeko jantzi zibila" hitzaldi irekia ere eskaintzekoak ginen. Ekitaldi hau ere atzeratua izan da lehen esandako arrazoiengatik.
Atzerapenez bada ere, urte berriarekin batera, inoiz baino ilusio eta gogo handiagoarekin hasiko gara dantzan. Eta zuek ere hemendik aurrera gure bidelagun izaten jarraituko duzuela espero dugu.
Aurki izango duzue gure nobedadeen berri. Bitartean, gogoan izan:
"Dantzatzen den herria ez da inoiz hilko"

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com