Orain arteko ekarpenak
Paloteadoen Topaketa larunbat honetan Corellan
2014/05/15
Tambarria Kultur Elkarteak eta Nafarroako dantzarien Biltzarrak, Corellako udala eta Nafar Gobernuaren laguntzarekin, Erriberako Paloteadoen topaketa antolatzen dute. Jaialdian Ablitas, Fustiñana, Murchante eta Tuterako makildantzariek parte hartuko dute. Maiatzaren 17an Erriberako Paloteadoen ordezkariak Corellan bilduko dira.
Iñaki Irigoienek dantza soltearen inguruko hitzaldia eskainiko du ostegunean
2013/09/18
Nafarroako Dantzarien Biltzarrak hitzaldi sorta antolatuko du hurrengo hilabeteetan. Lehenbizikoa Iñaki Irigoienek eskainiko du, ostegunean. Dantza soltearen inguruan mintzatuko da dantzari eta koreografo bizkaitarra. Hitzaldia 19:30ean izanen da Arrotxapeako Eusko Kultur Mintegian. Irigoien gazteleraz mintzatuko da, eta sarrera doakoa izanen da.
Lakuntzako Alkate-dantza
2011/03/05
Urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez, egiten dute Lakuntzako kintoek Alkate-dantza. Negu partean Sakanan egiten ohi duen hotz arratsaldea egokitu zen aurtengoa. Eman zizkiguten azalpen eta laguntzarengatik, Lakuntzako Elai-Alai dantza taldeko kideei eskerrak emanez hasi nahi dugu sarrera hau. ...
Nafarroako dantzak
2011/03/05
Duguna dantza taldeko kultura batzordeak abian jarritako bloga da hau. 2011. urte honetan zehar, Nafarroako hainbat herrietara hurbildu eta bertan egiten diren dantzak ezagutzea da gure asmoa. Blog-ean herri horietan bildutako informazioa (argazkiak, partiturak, bideoak...) jartzen joanen gara pixk...
Orain arteko erantzunak
Nafarroako Dantzarien Biltzarra - Garazitik Korteseraino 700 dantzari baino gehiago bilduko ditu Nafarroako dantzari egunak
2014/06/11
Gabon! Twitter bidez zuzeneko jarraipena eginen dugu @NDE_2014 kontutik. Ekitaldia grabatuko dugu eta ahal dugun neurrian sareratu ere.