Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Marisa Barrena Kriskitin Kataluniara

Dokumentuaren akzioak

Kriskitin Kataluniara

2015/10/20 09:30

Kriskitin taldeko dantzari eta musikariok Kataluniako San Cugat del Vallesera goaz hango Mediterranea taldeak gonbidaturik. 40. Festa del Tardor- Udagoieneko jaian hartuko dugu parte datorren asteburuan Kataluniako zenbait talderekin batera.

Joan den urtean izan ziren kataluniarrak gurean eta gustura dantzatu zuten Durangon. Orain geu joango gara bertara Euskal Herriko hainbat dantza eta musika eskaintzera.

Kriskitinen aspaldi hasi ginen taldeen arteko trukeak antolatzen eta egiten, batez ere geure dantzak kanpoan erakusteko eta beste leku batzuetakoak durangarrei hurbiltzeko asmoz. Horrez gain, truke hauen bidez, kulturartekotasuna lantzea dugu helburu eta neurri batean lortzen dugulakoan gaude.

Urteokaz hainbat leku eta plazatan egin dugu dantzan. Oraingoan be pozarren gaude Kataluniara joateko, nahiz eta bidaia luzea izan. Ea dantzan egiteaz gain hango askatasun haizea honantz dakargun.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kriskitin Kataluniara

Kriskitin Durangon- Argazkia: Mertxe Lizundia

Marisa Barrena

Marisa Barrena